Erriberrin desagertutako gizona bilatzeko lanei berrekin diete
Asteazken arratsaldean ikusi zuten azkenekoz, udalerri horretan antolatutako San Silvestre lasterketan, ikusle gisa. Bizilagunek egun hartan grabatutako hainbat bideotan ageri da.
Erriberri (Nafarroa). Artxiboko argazkia: EITB Media
Igande goizean berrekin diete Erriberrin (Nafarroa) desagertutako 68 urteko gizona bilatzeko lanei, laugarren egunez jarraian.
Asteazken arratsaldean ikusi zuten azkenekoz, udalerri horretan antolatutako San Silvestre lasterketan, ikusle gisa. Bizilagunek egun hartan grabatutako hainbat bideotan ageri da.
Herriko adinekoen egoitzan bizi zen, eta Urtezahar gauean ez zen afaltzera itzuli. Gau horretan bertan hasi ziren gizona bilatzen. Urtarrilaren 1etik aurrera, gainera, aireko baliabideekin indartu dituzte lanak, helikopteroa eta droneak ingurura eramanda.
Gizonaren bila jarraitzen dute Azkoiengo eta Tafallako parkeetako suhiltzaileek, DYAko boluntarioek eta Udaltzaingoko, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko patruilek. Igande honetan, 09:00ak aldera ekin diete berriro adinekoa bilatzeko lanei, baina ez dute arrastorik topatu oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera