Martxoak 19-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikaren 24. edizioaren ibilbidea

Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 19an Atharratzetik abiatu eta hilaren 29an, igandearekin, iritsiko da Bilbora, hamaika egun geroago. Ikusi ibilbide osoa eta aurreikusitako ordutegiak.
18:00 - 20:00

Korrikaren 24. edizioaren lekukoak 2.175 kilometro egingo ditu Atharratzetik Bilbora, 11 egunean, eskurik esku 3.436 aldaketa egin eta gero. Martxoaren 19an irtengo da Zuberoako herritik, 15:30ean, eta martxoaren 29an iritsi Bilboko Areatzara, 12:04an, dena ondo bidean.

Tarte horretan, 460 herritan zehar ibiliko dira lasterkariak, korrika egiteari utzi gabe, eta, AEKk iragarri duenez, kilometroak eskuratzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da.

Zuberoa eta Nafarroa Beherea zeharkatuko ditu Korrikak hastapeneko kilometroetan. Bigarren egunean, martxoak 20, Nafarroan sartuko da, eta bi egunean baino gehiagoan Nafarroa eta Araba ekialdea zeharkatu eta gero Gipuzkoan sartuko da martxoaren 23ko iluntzean, astelehenarekin.

Martxoaren 24a eta 25a Gipuzkoako eta Lapurdiko lurretan egingo ditu Korrikak, asteazken arratsaldean Bizkaian sartzeko.

Ostegunean, martxoak 26, gero arte esango diote korrikalariek Bizkaiari, ostiral-larunbatetan Araban eta Gipuzkoan sartu-irtenak egin eta gero, igandean Bizkaira itzuli eta Bilbon bukatzeko.

Hiriburuak

Atharratzetik irtenda, Maule bisitatuko du lehenik Korrikak, martxoaren 19an bertan, 16:45ean, eta biharamuneko ordu txikietan (hilak 20, 02:50ean) iritsiko da Donibane Garazira.

Iruñera martxoaren 22an iritsiko da, igandearekin, 14:30ean, eta handik Baionara egingo du, Lapurdiko hiriburua martxoaren 24an (20:30) jotzeko. Donostian martxoaren 25ean, asteazkena, ibiliko da, 08:15etik aurrera, eta martxoaren 27an, ostiralarekin, Gasteizek hartuko du lekukoa.

Azken metroak Bilbon egingo ditu 24. Korrikak, martxoaren 29an, Bizkaiko hiriburuan 07:20an sartuta. Ohi bezala, jai handia izango da hiri horretan, egun osoan.  

Korrikaren 24. edizioaren ibilbidearen mapa

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X