IRUZURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Zierbenan, errentariari 24.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita

Maizterraren txartelarekin dirua ateratzea eta erosketak egitea leporatu diote atxilotuari. Biktimak ez zion horretarako baimenik eman, eta konturatu ere ez zen egin. 

Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zierbenan (Bizkaia), errentariari 24.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Horren arabera, biktima adineko gizon bat da, arazo kognitiboak dituena. Biktima atxilotutako emakumearen etxebizitzan bizi zen, alokairuan. Gizona ospitaleratu zutenean atzeman zuten iruzurra haren senitartekoek; izan ere, eriondo zegoela, baten batek osasun-zentroko kutxazain automatikoan haren kreditu-txartela baliatuz dirua atera zuela ikusi zuten. Hura halakorik egiteko moduan ez zegoela ikusita, familiak haren kontuak ikuskatzeari ekin zion. 

Banku-mugimenduak aztertuta konturatu ziren kutxazainetatik hainbat aldiz atera zutela dirua, gizonaren baimenik gabe. Egiaztatu zutenez, Zierbenako etxebizitza horretan alokairuan bizitzen hasi zenean hasi ziren mugimendu irregular horiek. Guztira, inguruko saltokietan egindako erosketa batzuk ere kontuan hartuta, 24.000 eurotik gorako iruzurra egitea leporatu diote emakume horri.

Halaber, etxebizitza berean alokairuan bizi zen 50 urteko beste gizon baten izenean ere Internet bidez erosketaren bat egin zela jakin zuten.

Salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta atzo atxilotu zuten emakumea. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epaile aurrera eraman aurretik egin beharreko eginbideak betetzera.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un niño usa el teléfono móvil y una tablet, a 18 de octubre de 2023, en Madrid (España). Según la Vanguardia, en España se estima que el 21% de los adolescentes es adicto a la red y casi la mitad reconoce que tiene "un contacto activo" cada 15 minutos. La Administración del Ciberespacio de China (CAC) ha propuesto una nueva medida que cambiaría la rutina de los menores de edad. El organismo pretende limitar el uso de smartphones para las personas menores de 18 años, con el objetivo de controlar el uso de Internet entre los más pequeños.



Eduardo Parra / Europa Press

18 OCTUBRE 2023;MADRID;ADOLESCENTES;CONSUMO TELÉFONO MÓVIL

18/10/2023
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu

Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X