ITZALALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak itzalaldiaren auzia artxibatu du, sabotaje terroristaren "gutxieneko zantzurik" ez dagoelako

Epaileak baztertu egin du "ikertutako gertakarien jatorria terrorismo informatikoko ekintza batean" egotea.

itzalaldia semaforoak apagon-semaforos-donostia-efe

Itzalaldia, Donostian. Argazkia: EFE

Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du 2025eko apirilaren 28an Iberiar penintsulan izandako itzalaldi elektrikoa aztertzeko irekitako ikerketa, "sabotaje terrorista" izan zela esateko "gutxieneko zantzurik" ez dagoela ebatzita.

Iberiar penintsula ezustean harrapatu eta milioika herritar ordu luzez argindarrik gabe utzi zituen itzalaldiaren biharamunean, Calama epaileak, aste horretan guardian zegoenak, ikerketa abiatzea erabaki zuen, ziberterrorismoa izan zitekeelakoan.

Baina hainbat hilabetetako ikerketaren ondoren eta hainbat erakunderi eskatutako txosten tekniko guztiak bildu ondoren, epaileak baztertu egin du "ikertutako gertakarien jatorria terrorismo informatikoko ekintza batean dagoela ondorioztatzeko zantzurik egotea".

Astelehen honetan emandako autoan jasotakoaren arabera, energia elektrikoaren sorreran esku hartzen duten operadoreekin lotutako gatazka administratibo edo zibil bat gerta daiteke, baina gertakari horiek, delituzko zantzurik ez dagoenez, bide penaletik kanpo geratu behar dira, "konponbiderako beste mekanismo batzuk daudelako".

Espainiako Gobernuak itzalaldiaren nondik norakoak aztertzeko sortutako Batzordearen txostena jaso du autoan. Txosten horrek ondorioztatu zuen itzalaldia faktore anitzek eragin zutela.

Hala, epaileak gogorarazi duenez, txostenak ondorioztatu zuen "tentsioa kontrolatzeko baliabideak falta izan zirela, dela programatuta zeudenek behar bezala lan egin ez zutelako, dela programatuta zeudenek behar bezalako baliabiderik ematen ez zutelako, dela bien konbinazio batengatik, baina ez baliabideak falta zirelako, eusteko nahikoa energia-sorgailu zeudelako".

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X