DIRULAGUNTZAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 8,4 milioi euro bideratu ditu indarkeria matxistaren biktimak laguntzeko 2022tik

Ordainketa bakarreko dirulaguntza da, independizatzeko eta bizitza autonomo bati ekiteko prozesuan indarkeria jasan duten emakumeei laguntzera bideratua.

VIOLENCIA MACHISTA INDARKERIA MATXISTA PROTESTA BILBAO EFE

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 8,4 milioi euro inguru bideratu ditu indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko 2022. urteaz geroztik. 

Independizatzeko ordainketa bakarreko dirulaguntza da, besteak beste, etxebizitza aldaketei, alokairu fidantzei eta indarkeria egoerarekin lotutako zorrei aurre egin ahal izateko. 

Gaurko gobernu bileran, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei dagozkien 2026ko dirulaguntzak emateko prozedura onartu du Jaurlaritzak

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak emandako datuen arabera, 2022an 255 laguntza eman ziren (ia 1,6 milioi euro), 2023an 385 (2,3 milioi) eta 2024an, berriz, 364 (2,2 milioi). 

2025an 2,2 milioi euro bideratuko dira laguntza-eskarietara.

Bestalde, indarkeria matxistaren ondorioz umezurtzak diren seme-alabei bideratutako sei laguntza eman dira 2024an dekretua onartu zenetik (guztira, 94.650 euro). 

Zure interesekoa izan daiteke

el cantante español julio iglesias fuente efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julio Iglesiasen etxeko langile ohiek sexu-erasoak eta irain fisikoak leporatu dizkiote abeslariari

2021ean izandako sexu-abusuak, zaplaztekoak, ukituak, irainak eta umiliazioak salatu dituzte langile ohiek, artista espainiarrak 77 urte zituenean, etengabeko beldur eta jazarpen giro batean, elDiario.es kazetak argitaratutakoaren arabera. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eginbideak ireki ditu urtarrilaren 5ean Julio Iglesias abeslariaren aurka albisteetan deskribatutako gertaerengatik jarritako salaketa aztertzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X