Gas leherketa gertatu eta urtebetera, Noaingo dozena bat familiak etxera itzuli ezinik jarraitzen dute
Urtebete geroago, Poliziaren ikerketak zabalik jarraitzen du. Bi gas leherketaren ondorioz, bederatzi pertsona zauritu ziren, horietako bi larri, eta hainbat etxebizitza suntsitu. Leherketak gehien kaltetu zituen dozena bat etxebizitzak berreraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta bizilagun horiek etxera itzuli ezinik segitzen dute.
Duela urtebete, 2025eko urtarrilaren 13an, Noainen gertaturiko gas leherketaren ondorioz, bederatzi pertsona zauritu ziren —horietako bi, larri—. Halaber, hainbat etxebizitza suntsitu ziren eta 250 bizilagun inguru atera behar izan zituzten.
Hamabi hilabete geroago, leherketak gehien kaltetu zituen dozena bat etxebizitzatako bizilagunek etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Halaber, Poliziaren ikerketak zabalik segitzen du.
Urtarrilaren 13 hartan, 15:30ak aldera, lehen eztanda bat gertatu zen, eta Zabalegi Kontzejuaren kaleko hainbat etxebizitza hustu zituen. Bigarren eztanda batek (18:30ean) gaua kanpoan pasatzeko gauzen bila etxera sartu ziren bizilagunak bete-betean harrapatu zituen. Leherketak bi etxebizitza suntsitu eta inguruko eraikinetan kalteak eragin zituen.
Ezbeharrean bederatzi pertsona zauritu ziren, horietako bi larri, eta azken bi horiek —22 urteko gizon bat eta 13 urteko neska bat— ZIUn ingresatu behar izan zituzten. Gainera, bi pertsona osasun zentroan artatu behar izan zituzten, antsietateagatik eta kea arnasteagatik.
Hustutako 120 etxebizitzetako 100 familia etxera bueltatu ahal izan ziren ezbeharraren ondorengo asteetan, ur eta argindar hornidura berrezarri ostean. Aitzitik, leherketak gehien kaltetu zituen dozena bat etxebizitzak hutsik jarraitzen dute.
Hamar eta hamabi etxebizitza inguru guztiz berreraiki behar dituzte, eta oraingoz etxe horietako bizilagunak ezingo dira itzuli. Bien bitartean, senideen etxeetan edota alokairuan bizitzen ari dira.
Bestalde, Poliziaren ikerketa zabalik dago ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. Gaur-gaurkoz, ez dute behin betiko ondoriorik argitaratu.
Aseguru konpainiek leherketaren erantzulea nor den argitzea eskatzen dute, jabeek galdutakoaren balioa kobratu dezaten. Auzia argitu bitartean, kaltetu askok kobratu ezinik jarraitzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.