Ia 20.000 pertsona bizi dira depresioarekin Euskadin, 3.434 kasu diagnostikatu dira 2025ean
Osakidetzak sintomak ezagutzearen garrantzia azpimarratu du, eta laguntza eskatzearena, sintoma horiek denboran luzatzen badira. Euskal gizarteari gogorarazi dio Osakidetzaren osasun mentaleko sarean "behar dutenei laguntza emateko konpromisoa" duten 1.600 profesional daudela lanean.
Sintomak ezagutzea eta laguntza eskatzea garrantzitsua da depresioari aurre egiteko.
Osakidetzak 3.424 pertsonari diagnostikatu zion depresioa 2025ean zehar, eta aurreko urtean baino % 12 gutxiago izan ziren arren, agerian gelditu da depresioak presentzia handia duela oraindik ere euskal jendartean. Zehazki, gaur egun 20.000 pertsona bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prozesu edo egoera depresiboan; diagnostikatu gabe dauden eta erregistroetan agertzen ez diren asko eta asko ahaztu gabe. Iaz diagnostikatutakoen % 60 emakumeak ziren, gehienak, 46 eta 75 urte bitartekoak.
Gaur, urtarrilak 13, Depresioaren kontrako Borrokaren Mundu Egunean, Osakidetzak, beste behin ere, "behar dutenei laguntza emateko konpromisoa" agertu nahi izan du.
Koldo Berganzo, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak depresioaren sintomak ezagutzearen garrantzia azpimarratu du, eta norberaren osasun zentroko profesionalei laguntza eskatzearena, sintoma horiek denboran luzatzen badira. "Funtsezkoa da osasun mentalaren garrantziaz eta horrek gure bizitzan duen eraginaz jabetzea. Depresioa tratatu daiteke, eta laguntza eskatzea pauso garrantzitsua da", gogoratu du.
Zeintzuk dira sintoma ohikoenak?
Sintomak pertsonaren araberakoak badira ere, depresioa dutenak triste egon ohi dira, negargura dute, antsietatea, frustrazioa, energia eta gogo falta ere nabariak izango dira, bai eta gaitza baino lehen gozamenerako ziren jarduerekiko interes falta ere. Gainera, jateko, lotarako, kontzentzeko arazoak eta memorian gorabeherak ager daitezke.
Depresioa egon daitekeela "ziur" jotzeko, sintoma horietako batzuk gutxienez bi astez izan beharko dira, denboraren zatirik handienean, eta pertsonaren ohiko gaitasun eta energian eragina izan beharko du.
Depresioa terminoak hainbat nahasmendu mental biltzen ditu, hala nola depresio akutua, distimia (intentsitate txikiagoko nahasmendua da, baina sintomak epe luzeagoan izaten dira) eta beste nahasmendu depresibo batzuk.
Ez da ahaztu behar depresioa hainbat modu ager daitekeela, pertsonaren bizi-aroaren arabera (haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa, haurdunaldia, erditze-ostea...).
Oro har, depresioa ohiko buru-nahasmendutzat hartzen da, eta biztanleriaren ehuneko zati handi bati eragiten dio. Prebalentzia % 10 ingurukoa da munduan, nahiz eta gurean datua pixka bat beherago dagoen. Gainera, horrekin lotuta gaixotasun larri bat egoten da, nahasmendu bipolarra. Gaitz horrek depresio-faseak eragiten ditu, eta pazienteek tratamendu espezializatua behar izaten dute.
Konplikazio larriak eta prebentzio-neurriak
Osakidetzak gogorarazi duenez, depresioaren konplikazio larrienetakoa suizidio saiakerak dira. Hortaz, garrantzitsua da alarma-seinaleak identifikatzea: suizidioaren gaineko ideiak dituzte, hitzezko jokabide oldarkorra edo fisikoa dute, autoabandonu handia, muturreko isolamendua, zailtasunak edo sintomatologia bat-batekoak eta oso biziak dira. Kasu horietan, Osakidetzaren gomendioa da lehenik eta behin ohiko terapeutarekin harremanetan jartzen saiatzea, eta larrialdietan, 112 telefonora deitzea edo gertuen dagoen Larrialdi Zerbitzura joatea.
Era berean, gogorarazi dutenez, zenbait kasutan posible da neurri jakinen bidez depresioa larriagotzea sintoma arinak edo arriskuzko faktoreak dituztenen artean, besteak beste, terapia psikologiko espezifikoak eta bizi-ohiturak zaintzea, jarduera fisikoa egitea, sozialki aktibo egotea, ikastaroetara joatea eta atseden hartzea, bai eta alkoholaren eta beste substantzia adiktibo batzuen kontsumoa ahal den neurrian murriztea ere.
Nola laguntzen du Osakidetzak?
Osakidetzaren osasun mentaleko sarea 1.600 profesionalek osatzen dute, eta bostetik bat psikiatriako espezialistak dira. 100.000 biztanleko 15 psikiatrako ratioa du, beraz, Estatuko onena (9,27ko batezbestekoa du Espainiak).
Euskadiko Osasun Mentaleko Sareak 500.000 kontsulta baino gehiago artatzen ditu urtero, 120.000 bat pazienterekin, "ez bakarrik depresioaren diagnostikoa dutenak, baita beste patologia batzuk dituztenak ere, hala nola antsietatearen nahasmendu larriak, nahasmendu psikotikoak, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra eta adikzioak, bai helduak, bai haurrak eta nerabeak".
Osakidetzak argitaratutako informazioaren arabera, depresio-kasu gehienak Lehen Mailako Arretan artatzen dira (% 55 inguru). Aplikatutako tratamenduari erantzuten ez diotenean, arreta espezializatura bideratzen dira, normalean osasun mentaleko zentroen bidez.
Zentro horiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun mentaleko sareetan integratuta daude, eta diziplina anitzeko talde batek tratatzen du gaixoa. Psikiatrek, psikologoek eta osasun mentaleko erizainek osatzen dute talde hori. Era berean, larritasun handieneko kasuak ospitaleetara bidera daitezke, ospitaleratzea beharrezkoa den zehaztu edo prebenitzeko.
Eusko Jaurlaritzak, gainera, laster jarriko du abian Psikologia orokorreko profesionalak Lehen Arretako sarean txertatzeko proiektu pilotua, ongizate emozionala sustatzeko helburuz.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.