Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Horrela geratu da Euskotrenen trena. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzak 18, 20 eta 21 urteko lau gizon atxilotu ditu bart Bedian (Bizkaia), Euskotrenen tren batean grafiti bat egitea egotzita.
Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, gertakariak 00:15 inguruan jazo dira. Euskotreneko langileek 112ra deitu dute laguntza eske, Bilbao-Donostia ibilbidea egiten ari zen tren batean grafiti bat egiten ari zirela salatzeko.
Tren-gidariak eta geltokiko segurtasun-zaintzaileak agenteei azaldu dietenez, beltzez jantzita zihoazen eta aurpegia estaltzeko kaputxa jantzita zeramaten pertsona batzuek trenaren geldialdi bat baliatu du trenbidera palet bat bota, trenaren martxa eten eta pintaketak egiteko. Ondoren, ihes egin dute.
Ertzaintzak polizia-dispositibo bat jarri du martxan inguruetan, eta, horri esker, ibilgailu susmagarri bat atzeman du Asteitza auzoko industria-nabe baten atzealdean. Kotxeak motorra itzalita zuen, baina bero zegoen oraindik, baten batek erabili berria zuen seinale. Handik ordu batzuetara, 02:30 aldera, agenteek ibilgailu hori bera geldiarazi dute N-240 errepidera sartzeko ahaleginetan. Geldiarazi ostean, agenteek egiaztatu dute barruan zihoazen lau gizonek pintura arrastoak zituztela arropetan, eta kolore askotako 32 esprai topatu dituzte ibilgailuaren barruan, grafitian erabilitakoen antzekoak.
Hori ikusita, agenteek lau gizonak atxilotu ditu, bi delitu egotzita: kalteak egitea (grafitiak egiteagatik) eta desordena publikoak eragitea (tren zerbitzua geldiarazteagatik). Atxilotuak beharrezko eginbideak betetakoan utziko dituzte epailearen esku.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera