Albistea izango dira: tren istripua Kordoban, dena prest Donostian festa hasteko eta "El Conquis" saioaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 19ko lerroburu nagusiak:
- Tren-istripua Kordoban: Gutxienez 39 pertsona hil dira eta hainbat zauritu, abiadura handiko bi tren errailetik atera ostean, Adamuzen (Kordoba), Andaluziako 112 Larrialdi Zerbitzuko iturriek jakinarazi dutenez. Abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da Madril eta Andaluzia artean, istripuaren ondorioz.
- Dena prest Donostian jaia hasteko: Konstituzio plazan egingo den Donostiako banderaren igoerak emango dio hasiera gauerdian 24 orduko jaiari. Danbor eta barril doinuak izango dira nagusi hiriko txoko guztietan, eta heldu zein haurrak arduratuko dira Raimundo Sarriegi konposatzaileak sortutako piezak jotzeaz. Festa gauerdian hasiko da ofizialki, baina aurretik ohiko afariak egingo dituzte elkarte eta jatetxeetan. Familian zein lagunartean menu oparoak izango dituzte mahai gainean.
- Hasi da "El Conquis": Gaur hasiko da lehiaketa "El Conquistador del Caribe" saioaren edizio berrian. Hiru taldeak dagoeneko iritsi dira Haitisesera eta lehen Immunitate Joko gogorrean lehiatuko dira lehen sari nagusia irabazi eta, batez ere, izendapenak eta infernu itxurako kanpamenduak saihesteko.