Donostia, 24 orduko jaiari hasiera emateko prest
Begirada gehien Gipuzkoako hiriburuak biltzen baditu ere, Azpeitian eta Nafarroako Tafalla eta Lakuntza herrietan ere ospatzen dituzte danborradak.
Gaztelubide elkartearen danbor hots emango diote jaiari hasiera. Irudia: EFE
Konstituzio plazan egingo den Donostiako banderaren igoerak emango dio hasiera gauerdian 24 orduko jaiari. Danbor eta barril doinuak izango dira nagusi hiriko txoko guztietan, eta heldu zein haurrak arduratuko dira Raimundo Sarriegi konposatzaileak sortutako piezak jotzeaz.
Festa gauerdian hasiko da ofizialki, baina aurretik ohiko afariak egingo dituzte elkarte eta jatetxeetan. Familian zein lagunartean menu oparoak izango dituzte mahai gainean.
Helduen 167 danborrada
22.736 pertsonak hartuko dute parte "historiako parekideena" izango den San Sebastian eguneko helduen danborradan. 167 danborrada aterako dira kalera, eta gizonek soilik osatutako konpainia bakarra izango da.
Jon Insausti Donostiako alkateak aurkezpenean adierazi zuenez, 10.640 emakume eta 12.096 gizon arituko dira danborra jotzen, % 46,8 eta % 53,2, hurrenez hurren.
Horrez gainera, 2026 honetan,24 orduko jaiari hasiera ematen dion banderaren igoeraren mendeurrena ere ospatuko da. Hori dela eta, Xabier Anduaga tenoreak, 2026ko Urrezko Danborrak, Donostiako Martxa abestuko du une horretan, Donostiako Orfeoiarekin eta Gaztelubide elkarteko danborrekin batera. Atari honetan zuzenean jarraitu ahal izango da jaiaren hasiera.
Haurren egun handia
Etxeko txikienek ere modu berezian bizi dute San Sebastian eguna. Asteartean, 4.630 neska-mutilek parte hartuko dute Haur Danborradan. orain.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da danborrada.
Argoitz Echezortu San Jose izango da Danbor Nagusia, eta berak zuzenduko ditu Raimundo Sarriegiren martxak interpretatuko dituzten 45 konpainiak, hiriaren erdialdean egingo den desfilean. Udaletxeko balkoian agertuko da, 12:00etan, Alkatearekin (Valentina Errante Santos) eta Notarioarekin (Odei Albarca Lopetegi) batera. Horiekin batera, Jon Saizar Viles Jenerala eta Ane Martin Lopez Laguntzailea ere aterako dira udaletxera.
Urrezko Danborra
Xabier Anduana tenoreak jasoko du aurtengo Donostiako Urrezko Danborra. Eguerdian udaletxean egingo den ekitaldian emango diote saria.
Bezperan, bestalde, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Dominak banatuko dituzte. Aurten hauek jasoko dute: Casa Otaegui, Cebanc, Emma Larreta, Josetxo Fuentes eta José Félix Martí Massó.
Donostian bakarrik ez
San Sebastian eguna ez da Gipuzkoako hiriburuan soilik ospatzen. Azpeitian, Lakuntzan eta Tafallan ere egun handia dute urtarrilaren 20a, eta egitarau zabala prestatu dute.
Azpeitian, helduen danborrada egingo dute urtarrilaren 19ko gauean, eta gauerdian hasiko dute festa, eta zuzenean ikusi ahal izango da atari honetan. San Sebastian egunez, haurren danborrada izango dute. Sokamuturra ere ez da falta izango, beste hainbat ekitaldirekin batera. Gauerdian amaituko dute jaia.
Nafarroan ere ospatzen dute San Sebastian, eta aurten Lakuntzan eta Tafallan ere izango dituzte danborradak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera