BULARREKO MINBIZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea

Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu. 

La organización sindical llama a recoger el cáncer de mama en el listado de enfermedades profesionales por el Día Mundial del Cáncer de Mama.



REMITIDA / HANDOUT por UGT

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

19/10/2025
Begizta arrosa, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren sinboloa. Artxiboko argazkia: Europa Press

Bularreko minbizia izan eta mastektomia egin dieten emakume batzuek edertasun kanonak betetzeko "presio" estetikoagatik egiten dute bularra berregiteko ebakuntza, Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten arabera. 

Mastektomia egin behar duten emakumeek dituzten aukera kirurgikoak eta erabakia hartu arteko prozesua aztertu dituzte, besteak beste. Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak eta Garbiñe Lozano eta Ane Arbillaga, ikerketaren egileetako bik, azalpenak eman dituzte gaur goizean Gasteizen egin duten agerraldian. 

Egileek txostenean zehazten dutenez, bularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoa, neurri handi batean, tumorearen ezaugarriek eta pazientearen nahiek baldintzatzen dute. "Emakumeen erabakia kalitatezkoa dela bermatu behar da, eta adostasunez, elkarlanean eta osasun-profesionalek gidatuta hartu dela", nabarmendu dute. 

Ikerketaren arabera, emakumearen egoera zibilak eragina izan ohi du azken erabakian. Gauzak horrela, ezkongabe, banandu eta dibortziatu gehiagok berregiten dute bularra. 

Halaber, onarpena, harremana eta autoestimua hobetuko dituzten estrategiak diseinatzea eta ezartzea proposatzen dute ikertzaileek, "bularreko edozein kirurgiari aurre egin behar dioten emakumeen ongizate fisikoa, mentala eta emozionala sustatzeko".

Horrez gain, medikuarekin egindako kontsultak luzatzea eta baliabideak handitzea eskatzen dute, asistentzia integrala eta kalitate handiagokoa bermatzeko.

Bestalde, bularreko minbizia izan eta mastektomia egin dieten beste emakume batzuekin harremana erraztea gomendatu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X