Bizkaiko lau ikastetxe publiko itxiko dituzte datorren ikasturtean, ikasle faltagatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek, Begoña Pedrosa sailburua buru zutela, prozesuon inguruko arrazoiak eta xehetasunak eman dituzte, eta, baieztatu duenez, “ez dira antolaketa-doiketak”, baizik eta “adostutako integrazioak”, zenbait kasutan “mailakatuak” izango direnak, ikasleen beharrei “ahalik eta ondoen” erantzuteko.
Ikasleen matrikulazioen kopuruak behera egin duela-eta, Hezkuntza Sailak Bizkaiko hamabi ikastetxe publikotan "integrazio-prozesuak" bultzatu ditu datorren ikasturtean, eta, ondorioz, ikastetxe horietako lau itxi egingo dira.
Hurbileko beste ikastetxe batzuetan integratzeko ateak itxiko dituzten ikastetxeak honako hauek dira: Ingeniero Orbegozo eta Tomas Camacho, Bilbon; Larrañazubi, Getxon; eta Lamiako, Leioan.
Eusko Jarularitzako Hezkuntza Saileko arduradunek, Begoña Pedrosa sailburua buru zutela, prozesu horien inguruko arrazoiak eta xehetasunak eman dituzte, eta, baieztatu duenez, “ez dira antolaketa-doiketak”, baizik eta “adostutako integrazioak”, zenbait kasutan “mailakatuak” izango direnak, ikasleak “ahalik eta ondoen” zaintzeko.
Aurreikusitakoaren arabera, Bilbon integrazio-prozesuak garatuko dira Ingeniero Orbegozo HLHI eta Gabriel Aresti HLHI eskolen artean, Tomas Camacho HLHI eta Maestra Isabel Gallego Gorria HLHI ikastetxeen artean. Deustuko HLHI, berriz, Deustuko Ikastolan integratuko da, baina kasu horretan instalazioak ez dira itxiko.
Gauza bera gertatuko da Basaurin ere. Soloarte IPIri eragingo dio, izan ere, horko ikasleak pixkanaka Jose Etxegarai HLHIrantz bideratuko dira, eta DBHko ikasleen eskolatzeari etapa amaitu arte eutsiko zaio.
Getxon, berriz, Larrañazubi HLHI eta San Ignacio HLHI zentroak integratuko dira, eta Leioan, Lamiako HLHI eta Artaza Piñueta HLHI.
Matrikulazio tasa oso txikiak
"Integrazioak", azaldu dutenez, matrikulazio-tasa oso baxuak dituzten ikastetxeei eragingo die; kasuren batean 60 ikasle baino gutxiago dituzten ikastetxeak dira, eta 3 ikasle baino ez dituzte gelaren batean.
Integrazio-prozesuan "hezkuntza-kalitatea da lehentasuna", sailburuaren arabera, "oso segregatuta dagoen eta ikasle oso kalteberak dituen" ikastetxe baten eta ezaugarri horiek ez eta hezkuntza-proiektu sendoagoa, langile oso profesionalizatuak eta ikasle kopuru handiagoa dituen beste baten artean egingo da.
Adierazi duenez, hezkuntza-proiektuak indartzea, sistemaren ekitatea hobetzea eta eskola-segregazioaren aurkako borrokan aurrera egitea dira helburuak.
Hezkuntzako arduradunen arabera, ikasle guztiek ikasteko eta elkarrekin bizitzeko aukera gehiago izatea bilatzen da; izan ere, esaterako, bost ikasle baino ez dituen gela batean, ikaskideen arteko elkartrukea txikiagoa da, eta zailagoa da proiektuak garatzea.
Sailburuak ziurtatu duenez, gainera, "integrazio prozesuak" ikastetxeekin adostuta egin dira, ikastetxeetako zuzendaritza taldeen "lidergoarekin", ikasleen familiekin "etengabeko komunikazioarekin" eta irakasleen inplikazioarekin.
Sailak prozesu hori "lagundu" du, ikastetxeen egoeraren araberako bideorri "pertsonalizatuarekin", eta ikastetxeek erabaki dute, esaterako, azpiegiturak zabalik mantendu ala ez.
"Inor ez da kalean geratuko"
Kaltetutako zentroetako langileei dagokienez, ziurtatu dutenez, "inor ez da kalean geratuko". Funtzionarioak integrazioaren ondoriozko zentroan geratuko dira edo beste toki batera aldatzea aukera dezakete; bitarteko langileek, berriz, urteroko lehiaketa-prozesuetan parte hartuko dute.
Informazio-ekitaldian parte hartu du, besteak beste, Angela Ortizek, Tomas Camacho Bilboko ikastetxearen ordezkariak. Datorren ikasturtean itxiko ditu ateak Irala auzoko ikastetxeak. Azaldu duenez, 7 ikasle ditu Haur Hezkuntzan eta 48 Lehen Hezkuntzan, hiru eskolatan banatuta.
Azaldu duenez, eskola horren zaurgarritasun indizea handia da, eta ikasle kopuru horrekin "zaila da hezkuntza proiektu bat aurrera ateratzea".
Araban eta Gipuzkoan ere ikastetxe publikoak "integratzeko prozesuak" bultzatzeko asmoa du Hezkuntza Sailak, baina kasu horietan ez da aurreikusten instalaziorik ixtea.
Euskal itunpeko irakaskuntzako ikastetxeei dagokienez, 25 ikastetxetan ez dago matrikularik 2 urteko gelarako.
Aldaketa demografiko eta sozialen testuinguruan kokatu behar dira mugimendu horiek guztiak, izan ere, jaiotza-tasaren beherakadaren ondorioz, Euskadin 13.000 ikasle galdu dira Haur eta Lehen Hezkuntzan 2020tik, eta inskripzio epe arruntetik kanpoko matrikula bizia, berriz, handitu egin da (2020-2021 ikasturtean 2.500 ikasle izatetik 2024-2025ean 8.000 izatera).
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gasteizen, azken eraso homofoboa gaitzesteko
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu zituzten, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteizko herritarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzten.
Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizen, 130 km/h-ko abiaduran gidatu eta kokainan positibo emateagatik, seme-alabak autoan zihoazela
37 urteko gizonezkoak gasolindegi batetik ihes egin du, kilometro batzuk ausarkeriaz gidatu, gidabaimenik gabe, ibilgailuaren kontrola galdu eta aparkatutako auto batzuk jo dituen arte. Ondoren, agenteengandik ihes egiten saiatu da, atari batean babestuta.
Gasteizen eraso homofoboa egin zuen Aldundiaren tutoretzapeko adingabea kanporatzeko eskatuko du foru erakundeak
Duela urte erditik Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe bat da, eta aurretik ere erasoak egin izan ditu, baina ez homofoboak. Igande goizaldean egin zuen erasoa. Hiru mutil hurbildu zitzaizkien bi biktimei kalean, lurrera bota eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkieten, eta, bitartean, homosexual izateagatik iraintzen zituzten.
Ertzaintzak Basaurin erasoa gertatu eta gutxira identifikatu zituen Ekain Perrino jipoitzeagatik akusatutako guztiak
Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa, Aginagan
Guardia Zibilaren operazioa zabalik dago. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angula arrantzatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen du.
Abokatua eta aholkularitza debalde euskara-eskakizunen aurka egiteko, talde antolatu baten bidez
Argia aldizkariak argitaratu duenez, taldeak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten. ELA eta LAB sindikatuek gogor salatu dute plataformaren prozedura.
Auto-ilarak daude BI-631 errepidean, Mungia parean, Bilborako noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin baitute
Hainbat ibilgailuren arteko talka dela eta, auto-ilara luzeak daude Bilborako noranzkoan.
Bere buruaz beste egin zuen Sara Jimenez oroitu dute Cintruenigon
Haren familiak eskola-jazarpenarekin lotu du heriotza. Laguntza berandu iritsi zitzaiola salatu dute eta deia egin diote gizarteari antzerako kasuak ez gertatzeko lan egin dezan.
Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaileen artean erreklamazio gehien eragiten dituena
Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia- eta ur-hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.