Kirolakeitb.eus, kirolaren eta kirolarien plaza digital berria aurkeztu dute
EITBren kirolen atari berriak aukera zabalagoa, intuitiboagoa eta ikus-entzunezkoagoa eskainiko du, esperientzia bisual biribila izateko. Zuzeneko emanaldiek protagonismo handiagoa izango dute, eta Zuretzat atalean erabiltzaile bakoitzak bere eduki gustukoenak bildu ahal izango ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizek Jose Angel Cuerda omendu du, demokraziaren lehen alkatea izan zena
Gasteizek omenaldi hunkigarria egin dio gaur arratsaldean Jose Angel Cuerdari, bi hamarkadatan hiriko alkate izan zenari. Ekitaldia Urrezko Zeledonak elkarteak antolatu du, eta bere figurari eta bere ondare politiko eta sozialari buruzko monografikoa hartu du.
Betharram ikastetxea udan itxiko dute, 200dik gora sexu-eraso eta indarkeria salaketa jaso ondoren
Itxiera Vatikanoak berretsi behar du, baina biktimek txalotu egin dute erabakia. Duela bi urtetik hona ikastetxe honetan gertatutako sexu eraso eta indarkeria fisiko kasuekin lotutako 200 salaketa baino gehiago jarri dituzte.
Nafarroako hainbat eragilek seme-alabak euskaraz matrikulatzeko deia egin diete gurasoei
Euskararekin batera, “ongizate pertsonala”, “etorkizun hobea” eta “mundu hobea” jasoko dutela haur horiek defendatu dute eta Hezkuntza Departamentuari eskatu diote euskarazko ereduei “trabak jarri ordez, erraztasunak” eskaintzeko.
Larrañazubi ikastetxeko familiek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ikasleen "eskola-porrota" eragingo duela
A eredua eskaintzen duen Getxoko ikastetxe hau da, ikasle faltagatik, hurrengo ikasturtean ateak itxiko dituenetako bat. Familiek salatu dutenez, ikasle "denei ez zaie bermatu" A ereduan ikasten jarraitu ahal izago dutenik.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortu dira Errenteriarako noranzkoan.
Bizkaiko lau ikastetxe publiko itxiko dituzte datorren ikasturtean, ikasle faltagatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek, Begoña Pedrosa sailburua buru zutela, prozesuon inguruko arrazoiak eta xehetasunak eman dituzte, eta, baieztatu duenez, “ez dira antolaketa-doiketak”, baizik eta “adostutako integrazioak”, zenbait kasutan “mailakatuak” izango direnak, ikasleen beharrei “ahalik eta ondoen” erantzuteko.
Kalera irten daitezke haizeak aldamio bat mugitu eta etxetik irten ezinik egon diren Barakaldoko bizilagunak
Asteazken eguerditik Landaburu kaleko sei ataritako bizilagunak beren etxeetan konfinatuta egon dira, haizeak fatxadan dagoen aldamio bat mugitu zuelako.
Fiskaltzak kontrol eta prebentzio neurriak ezartzera behartu ditu Bernedoko udalekuen antolatzaileak
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak uda honetan Araban eta Nafarroan egin nahi dituen udalekuei buruzko informazioa zabaldu du, Arabako Foru Aldundiak eginbide judizialak eta zehapen-espedientea irekita duen arren.
Loiuko Udalak Hariztondo Txiline eremuan 400 etxebizitza eraikitzeko baimen guztiak lortu ditu
Udalak, azken unean, eta Bilboko Aireportuak plan zuzentzaile berria onartu aurretik, lortu du aireportuak kudeatzen dituzten hiru erakundeen (Aena, Aesa, Enaire), Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia.