Bilboko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaldi bat bertan behera utzi dute eta beste sei desbideratu dituzte Loiun, haizeagatik

Parisko Charles de Gaulle aireportura joatekoa zen hegaldia da bertan behera geratu dena. Biarritzetik ari dira ateratzen hegaldietako batzuk.

(Foto de ARCHIVO)

Eurowings-ek Bilbo eta Hanburgo lotuko ditu ekainetik aurrera





Eurowings-ek Bilbo eta Hanburgo lotuko ditu ekainetik aurrera.
Eurowings Alemaniako konpainiak Bilbo (Bizkaia) eta Hanburgo (Alemania) lotuko ditu zuzeneko hegaldiekin ekainaren 2tik aurrera. Asteko bi hegaldietako maiztasuna izango ditu, astearte eta igandeetan hain zuzen. Honela, Lufthansaren kostu txikiko eskumendekoak hiru norako izango ditu Bilbotik: Hanburgo, Stuttgart eta Dusseldorf, hirurak Alemanian.

07/9/2011
Artxiboko irudia: Europa Press

Asteazkenetik Euskal Herria astintzen ari diren haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte azken orduetan.

Loiun, gaur goizean, bertan behera utzi dute Parisko Charles de Gaulle aireportuan lur hartzekoa zen hegaldia.

Bestalde, atzo iluntzean sei hegaldi desbideratu zituzten, Aenak jakitera eman duenez.

 

Atzo, osteguna, neurtutako haize-ufadak

Eguraldiaren iragarpena

Hegoaldetik iritsitako haizeak gogor joko du gaur ere, batez ere mendebaldean. Arratsaldean, berriz, lainotu egingo da, eta barnealdean euria egiteko arriskua handituko da, bereziki gauean eta Nafarroa ekialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X