KATALUNIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rodalies tren zerbitzuko zazpi lineatan premiazko 23 gorabehera konpondu ditu Adifek

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, esku-hartze horiekin lehenbailehen berrezarri nahi du Rodaliesen zerbitzua, "fidagarritasun handiena bermatuz eta arazo berriak gertatzeko arriskua txikituz".

adif

Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak 100 ikuskapen baino gehiago egin ditu dagoeneko Kataluniako Rodalies tren zerbitzuan, eta premiazko 23 gorabehera konpondu ditu. Hain zuzen ere, ezpondak eta trenbideak egokitzen ibili da, gorabeherak izan dituzten zazpi lineatan.

Adifek ohar baten bidez esan duenez, esku-hartze horiekin lehenbailehen berrezarri nahi du Rodaliesen zerbitzua, "fidagarritasun handiena bermatuz eta arazo berriak gertatzeko arriskua txikituz".

Esku-hartze gehienak kostaldetik gertu dauden lineetan egin dituzte, baita ezpondak dauden inguruetan ere.

Adifen arabera, esku-hartze horiek "zerbitzuaren arduradunekin, enpresa operadorearekin eta beste eragile batzuekin adostu eta koordinatu dituzte, tren-ustiapenean inplikatutako makinisten kolektiboarekin besteak beste".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X