EAEko udalekuak gainbegiratzeko hiru ikuskatzaile kontratatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko du eta oraingoz hiru kide izango ditu, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Bernedoko udalekua (Araba). Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile kontratatuko ditu EAEko udalekuak gainbegiratzeko, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Herri Irratian egin dioten elkarrizketan Adrian Lopez Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak astelehen honetan iragarri duenez, aurreratu du ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko dutela, oraingoz, hiru pertsonarekin.
Profesional horiek bi eginkizun nagusi izango dituzte: batetik, erakundeei jakinarazi gabe udalekuak antolatzen dituzten taldeak hautematea; bestetik, dokumentazioa aurkeztu duten elkarte eta enpresek araudia betetzen dutela ziurtatzea.
Bernedoko udalekuaren inguruan galdetuta, Lopezek argitu du administrazioak ezin diola udalekuak antolatzea eragotzi Sarrea Euskal Udaleku Elkarteari, harik eta epaile batek kontrakoa ebatzi arte.
Edozein kasutan, Arabako Foru Aldundiak antolatzaileei jakinarazi die dokumentazioa jarduera hasi baino 30 egun lehenago aurkeztu behar dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Puentek dio Adamuzen hautsi zen erraila berria zela, eta ikusi egin beharko delaa soldaduran hautsi ote zen
Era berean, ez da baztertzen gurpiletan "akatsa" izatea, nahiz eta CIAFek, oraingoz, errailaren hausturaren aukera lehenetsi.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak euskara eskakizuna baliogabetu du Donostiako bi teknikari lanpostutarako
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren arabera, deitutako plaza guztietan edo ia guztietan hizkuntza-eskakizunak ezartzeak "ez ditu bateragarri egiten erabiltzaileen arreta eta euskararen erabilera, eta hizkuntza jakin gabe enplegu publikora sartzeko izangaiek duten eskubidea".
Mendiko Eskolako ikasleak ostiralean itzuliko dira eskolara, haize bortitzak teilatua bota ostean
Denboralearen ondorioz, Mendiko Eskolako (Amurrio) eraikin nagusiko teilatuaren zati bat erori zen. Zorionez, ez zen zauriturik izan. Horrenbestez, eskolak datorren ostiralean hasiko dira normaltasunez.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriro ireki du Lleidara ezkontzeko saldu omen zuten neska adingabearen auziaren gaineko ikerketa
Ministerio Fiskalak esandakoaren ildotik, Auzitegiko Lehen Sekzioak uste du kriminalitate zantzu argiak daudela, eta uste du auzia artxibatzeko "oso goiz" dela oraindik. Besteak beste, gurasoek 2025eko urtarrilean 14 urteko neskatoa beste bikote bati haien 21 urteko semearekin ezkontzeko saldu izanaren zantzuak daude.
260 pertsonak dute Kawasaki gaixotasuna EAEn, gehienak 5 urtetik beherakoak
Gaitzak odol-hodi txiki eta ertainak hantzea eragiten du, eta haurtzaroan garatzen da nagusiki. Ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, garaiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
LABek eskola segregazioari buruzko mahaia utzi du, eta euskara aldarrikatu du inklusiorako tresna gisa
Sindikatuak salatu du Hezkuntza Sailak ez duela orain arte lan proposamenik aurkeztu.
Zardoya Otis zegoen Herrerako pabilioietako bat hustu dute
Jolastokietako 4 pabiloian bizi ziren 30 lagunetatik 5ek soilik igaro dute gaua bertan, eta guztiak alde eginda zeuden Ertzaintza iristerako.
Puentek ez du baztertu Rodaliesen zerbitzuko gaurko gorabeherak "zibereraso" batek eragin izana
Hipotesi hori mahai gainean dagoela aitortu du Espainiako ministroak, zerbitzua ohikoan jarduten ari zelako eta "oso denbora gutxian bi aldiz eten" delako.
Auto-ilara luzeak AP-8an, Deba parean, hainbat ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz
Istripua izan da AP-8 autobidean, Deba parean eta Bilborako noranzkoan, eta hainbat pertsona zauritu dira, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira autobidean.