MEMORIA DEMOKRATIKOA
Guardar
Quitar de mi lista

Ezkabako gotorlekua Memoria Demokratikoaren Leku izendatu dute

Akordioaren helburua gizarteari "duela laurogeita hamar urte zer gertatu zen" erakustea da, adierazi du Angel Victor Torres ministroak.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak Ezkabako gotorlekua Memoria Demokratikoaren Leku izendatzeko hitzarmena sinatu dute Iruñean.

Gerra Zibilean erregimen frankistak kartzela gisa erabili zuen milaka preso politiko giltzapetzeko. Gaur egun, Ezkaba mendiko gailurrean dagoen gotorlekua abandonatuta dago eta ez da erabiltzen

Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregian hitzarmena sinatu ostean, ministroak esan du gaurkoa "egun handia" dela Nafarroarentzat.

Azaldu duenez, akordioaren helburua gizarteari "gotorleku horretan duela laurogeita hamar urte zer gertatu zen erakustea da". 

Chivite presidenteak adierazi duenez, gotorlekuaren jabea Defentsa Ministerioak izaten jarraituko du, baina "atea irekita dago" etorkizunean estatus hori aldatzeko. 

Egun, erregimenean giltzapeturik egon ziren 150 presoren gorpuek desagerturik jarraitzen dute. Hildako presoen senideek espero dute adostutako neurria lagungarri izanen dela, gorpuak non dauden jakiteko.

Te puede interesar

18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Cargar más
Publicidad
X