TXERTOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zutenei

Osasun sailburuak azaldu duenez, 103 pertsonari jarriko diete beste dosi bat; abenduaren 1etik urtarrilaren 15era bitartean iraungitako lote bateko txerto hexabalentea jaso zuten pazienteek hartuko dute txerto hori, eta ia denak haurrak dira.  

Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zuten 103 pertsonei, ia denak haurrak dira. Hala jakinarazi dute, gaur arratsaldean, Alberto Martinez Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendariak, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak emandako ebazpenaren berri emateko egin duten agerraldian. 

Difteria, tetanosa, kukutxeztula, haemophilusa, polioa eta B hepatitisari aurre egiteko txerto hexabalentearen lote bateko dosiak dira. 

Egoeraren berri izan zuenean, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari (AEMPS) txostena eskatu zion Osakidetzak, eta gaur jaso du dokumentua. Hori aztertuta,  Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak berretsi egin du bertan aholkatzen dena; hala, hasiera batean, lote horretako txertoa jaso zuten 253 pertsonak berriro txertatzeko aukera mahai gainean jarri bazen ere, azkenean, azaroan hartu zutenei ez zaie jarriko, iraungi gabe zeudelako dosiak. 

Orotara, bi hilabeteko 18 bularreko umeri, lau hilabeteko 29ri, 11-12 hilabeteko 51 umeri, eta 42 eta 69 urte bitarteko 5 helduri jarriko zaie berriro txertoa.

Donostialdeko ESIan biltzen dira txertoa bigarren aldiz jasoko duten paziente gehienak: 56. Uribe Kostakoan 11 dira kaltetuak; Barrualde-Galdakao eta Goierri-Urola Garaikoan 9na; Bidasokoan 7; Barakaldo-Sestao eta Bilbo-Basurtukoan 5na; eta Tolosaldekoan bakarra.

Modu horretan, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak emandako jarraibideak kontuan hartuko ditu Osasun Sailak, eta bihar hasiko da hitzorduak ematen kaltetuei. 

"Akats larria"

Goizean egindako beste agerraldi batean, Martinezek onartu du "akats larria" egin dela iraungitako txertoekin. Aitortu du hainbat kontrolek huts egin dutela: biltegiko banatzaileek, txertoak jaso zituzten osasun-zentroek eta jarri zituzten erizainek (50 baino gehiago).

Atzo piztu zen polemika, EH Bilduk salaketa egin ondoren. Koalizio subiranistak galdera bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean, gaiari buruzko azalpenak eskatuz. 

Gaur, Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari.

Polemika txertoekin

Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari

Osasun sailburuak Rebeka Uberari (EH Bildu) "dei pertsonal bat erabiltzea", "elkarrizketa manipulatzea" eta herrian "egonezina" zabaltzea leporatu ostean, EH Bilduren legebiltzarkideak tristetzat jo ditu bere hitzak. Martinezek gardentasun eta kudeaketa arazo bat duela ziurtatu du Uberak, eta horrek "ziurgabetasuna eta ezinegona" sortzen duela gaineratu du.

Alberto Martínez Rebeka Ubera
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X