Osasun sailburuak onartu du iraungitako txertoekin akatsa egin dutela, eta adierazi du txertoak berriro jarri behar diren ala ez aztertzen ari direla
Txertoen Euskal Aholku Batzordeak erabakia zuen kaltetutako pertsonak berriz txertatuko zituela; gaur, baina, Sendagaien Espainiako Agentziak igorri dion txostenean, gomendatu du haurrak berriro ez txertatzea eta iraungitako txertoa hartu zuten bost helduei baino ez jartzea berriro txertoa.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak onartu du "akats larria" izan dela iraungitako txertoekin, eta adierazi du orain aztertzen ari direla komenigarria den ala ez kaltetuak berriro txertatzea. Izan ere, gaur Sendagaien Espainiako Agentziak ez du gomendatu den-denak berriz txertatzea, eta soilik helduei jartzea komeni dela adierazi du.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak 253 pertsonari eman dizkie iraungitako txertoak, gehienak haurtxoak. Sailburuak esan duenez, ez da kaltegarria osasunerako, eta albo-kalterik ere ez du eragingo.
Txertoen Euskal Aholku Batzordeak erabakia zuen kaltetutako pertsonak berriz txertatzea, baina Sendagaien Espainiako Agentziak gaur igorri duen txostenean gomendatu du haurrak berriro ez txertatzea eta iraungitako txertoa hartu zuten bost helduei baino ez jartzea berriro txertoa.
Prentsaurreko batean, sailburuak onartu du hainbat kontrolek huts egin dutela: biltegi banatzaileak, txertoak jaso zituzten osasun-zentroek eta jarri zituzten erizainek (50 baino gehiago).
Sendagaien Espainiako Agentziaren iritzia
Agentziak argitaratutako oharraren arabera, "antigenoen egonkortasunari buruzko datuak aztertu eta eskura dagoen informazioa teknikoki berrikusi ondoren", ondorioztatu du ez dela beharrezkoa Vaxelis lehen aldiz jaso duten haurtxoei txertoa berriro jartzea, ezta iraungitako txertoa oroitzapen-dosi gisa hartu duten haurrei ere.
Bularreko umeei dagokienez, Agentziak ziurtatu duenez, "ez da beharrezkoa, 2 edo 4 hilabeterekin X019675 loteko dosi bat aurreneko dosi gisa jaso duten haurtxoak berriz txertatzea. Txertoaren potentzia egokia izatea eta erantzun immunologiko osoa normaltasunez mantentzea espero da, lehen txertaketa zikloaren ondoren", dio Agentziak.
Horren arabera, "ez da beharrezkoa 11-12 hilabete zituztela oroitzapen-dosia jaso zuten bularreko haurrak berriz txertatzea ere, txertoak memoria immunologiko nahikoa sortzen baitu babesa bermatzeko".
Pertsona helduei dagokienez, Agentziak adierazi duenez, "Vaxelis txertoa zergatik jarri ote zaien jakin ez dakigun arren, mediku arduradunek kasuan kasu zer erabaki hartzea gomendatzen dugu, pazienteen osasun egoeraren eta arriskuaren arabera. Beharrezkotzat joz gero, beste dosiaren eta lehenaren artean gutxienez hilabeteko tartea izan behar da" argitu du.
Hala ere, txertaketari buruzko azken erabakia Txertoen Euskal Aholku Batzordeak izango du, eta ez du horren inguruko adierazpenik egin oraingoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
'Justizia Dalianentzat' lelopean, Parisen hil zutenTolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.