DELITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte, indarkeria erabilita emakumeak prostituitzera behartzen zituzten pisuetan lapurtzeagatik

Donostiako etxebizitza batean "neurrigabeko indarkeria" erabilita egindako lapurreta baten ondorioz hasi zen ikerketa. Etxe hartan, prostituitzera behartzen zituzten biktimak. Mota bereko beste etxebizitza batzuetan antzeko gertakariak jazo ziren; Ferrolen (A Coruña), Gijonen (Asturias) eta Valladoliden.

18:00 - 20:00

29 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Zaragozan eta A Coruñan, Donostiako etxebizitza batean "neurrigabeko indarkeria erabilita" lapurtzea egotzita abiatu zen ikerketa baten baitan. Apartamentu hartan, prostituitzera behartzen zituzten biktimak, eta horrelako beste etxebizitza batzuetan antzeko gertakariak jazo ziren, oraingoan Ferrolen (A Coruña), Gijonen (Asturias) eta Valladoliden.

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak egindako ikerketari esker, "emakume zaurgarriei, gehienak etxebizitza partikularretan edo lokaletan prostituzioan aritzen direnak, lapurretak egiten espezializatutako egitura kriminal bat azaleratu ahal izan da".

Bi polizia-kidegoen arteko lankidetzari esker, A Coruñan eta Zaragozan atxilotu dituzten ustezko egileetako bi identifikatu eta atxilotu ahal izan dituzte.

Gipuzkoako hiriburuan azaroan egindako lapurreta baten biktimetako bati ebakuntza egin behar izan zioten ospitalean, lesio larriak jasan baitzituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X