Kataluniak 10 mila euroko isuna jarri dio higiezinen agentzia bati arrazakeriagatik
Hamidek eta bere familiak hainbat saiakera egin zituzten etxe bat alokatzeko, Mataron. Baldintzak bete arren, beti ezezkoa jasotzen zuten. Hamidek 13 aldiz salatu izan du diskriminazio tratuta erakundeen aurrean.
Hamid, arrazakeriaren biktima
Kataluniako Generalitateak 10.000 euroko zigor aitzindaria ezarri dio higiezinen agentzia bati, etxebizitza bat alokatu nahi zuen familia baten aurkako arrazakeriagatik. Biktima Hamid da, Mataron (Bartzelona) bizi den gizon marokoarra.
Hamidek 13 higiezin-agentzia salatu zituen, akusazio berarekin: baldintza guztiak bete arren, ez zioten etxerik alokatu nahi. Salaketa horietako gehienak artxibatu egin ziren, administrazio publikoek izapide burokratiko batzuk egin ondoren.
Hala ere, Desca behatokiaren laguntza jaso ondoren, eta Generalitatearen Tratu Berdintasunerako eta Diskriminazioa Ezabatzeko Bulegoak (OITND) higiezinen agentzia horiek arrazakeriaz jokatu zutela ikusi zuen eta lehen zehapen-espediente administratiboak ireki zituen 2025eko irailean. Kasuetako batek zigorra jaso du.
Kasu horretan, Hamidek etxebizitza bati buruzko informazioa eskatu zuen, 2024ko hasieran, baina higiezinen agentziak alokatuta zegoela erantzun zion. Ondoren, Hamiden lankide batek eskaera bera egin zuen eta hari eskuragarri zegoela erantzun zion higiezinen agentziak. Gainera, bisita egitekotan zeuden, baina bisita horretara Hamid bera joan zen, tratu-desberdintasunari buruzko azalpenak eskatzera.
OITNDren ebazpenak aitortzen du salatutakoa arrazoi etnikorrazialengatik edo jatorriagatik etxebizitza eskuratzeko diskriminazio-kasu bat dela. Ondorioz, 10.001 euroko isunarekin zigortu du eta laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko debekua ezarri dio, baita Generalitateko Administrazioarekin urtebetez kontratatzeko debekua ere.
Gizarte-erakundeen ustez, emaitza hori "lehen urratsa da etxebizitzen alokairu esparruko arrazakeriaren zigorgabetasuna baztertzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera