GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon

Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu dute astearte arratsaldean, joan den astean 60 urteko gizon bat indarkeriaz hiltzea egotzita. Biktimaren gorpuzkiak ostiral goizean, otsailaren 6an, aurkitu zituzten, Ganguren gainaren inguruan, Lezamako lurretan.

Ikerketaren arduradunek baieztatu dutenez, biktima 60 urteko barakaldarra zen, eta agertu barik zegoen joan den asteazkenetik.

Segurtasun Sailaren arabera, hilotzak indarkeria zantzuak zituen, eta berehala hasi zuten ikerketa. Hurrengo egunetan burutu zuten ikerketari esker, gizon bat atxilotu dute homizidio horren egilea delakoan.

Hilketaren ustezko egilea, 21 urteko gizona, astearte honetan, otsailaren 10ean, 17:15ean, atxilotu dute, Bilboko Zorrotza auzoan, eta ertzain-etxera eraman dute, beharrezko izapideak amaitzeko eta epailearen esku utzi arte.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X