TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen

Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.

49 urteko gizon bat hil da astelehen honetan NA-115 errepidean, Azkoienen (Nafarroa), autoarekin kamioi baten aurka talka eginda.

Autoak aurrez aurre jo du kamioia, aipatu errepideko 20,7 kilometroan.

Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin autoaren gidaria salbatzeko. 49 urteko gizona ibilgailuaren barruan harrapatuta zegoen, eta bertan hil da. Kamioiaren gidaria, berriz, onik atera da.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Tuterako Foruzaingoko Argiketa Brigadako kideak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X