Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita

Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.

Sei pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Galdakaoko taberna batean sabai faltsu bat erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.

Sabai faltsua lokalean zeuden pertsonen gainera erori da, eta horietako seiri zauriak eragin dizkie. Horietako lau Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta beste bi Gurutzetako ospitalera, Barakaldon.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X