Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-1 autobideak itxita jarraitzen du Olaztin, Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz

Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. Trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordiarako irteeratik. Gainera, hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira autobia horretan bertan, Villabona parean, beste istripu baten ondorioz.

istripua olazti nafarroa foruzaingoa
Olaztiko istripuaren irudia. Argazkia: Foruzaingoa

A-1 autobideak itxita jarraitzen du Olaztin (Nafarroa), Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz hainbat orduz itxita egon ostean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Kamioia bidetik irten da, zama galdu du, eta errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. Trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordirako irteeratik, eta Foruzaingoak tokian bertan dihardu, gainerako zerbitzuekin batera.

Bestalde, hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira autobia horretan bertan, Villabona parean, Donostiarako noranzkoan, beste istripu baten ondorioz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X