TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ekain Perrinori egindako eraso homofoboaren epaiketa, lanuzteak Tubos Reunidosen eta Mojtaba Khamenei, Irango buruzagi goren berria

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
(Foto de ARCHIVO)

Ekain, el joven víctima de un ataque homófobo el pasado domingo en Basauri (Bizkaia) ondea una bandera arco iris junto con su madre, y la pareja del joven



H.BILBAO-EUROPA PRESS

10/6/2021
Ekain Perrino, lehena ezkerretik. Artxiboko argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Ekain Perrinori egindako eraso homofoboaren epaiketa: 11 pertsona eseriko dira akusatuen aulkian gaurtik aurrera, 2021eko ekainean Ekain Perrino Basauriko gazteari egindako eraso homofoboaren epaiketan. Konorterik gabe utzi zuten, bere sexu-joerari buruzko mespretxuzko komentarioen artean jipoi bortitza emanda.

Lanuzteak Tubos Reunidosen: Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) kontsulta-aldiko azken bilera egingo dute Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak, baina jarrerak oraindik oso urrun daude. Batzar horrekin bat eginez, 24 orduko lanuztea egingo dute Amurrioko langileek. 

- Ekialde Hurbileko gatazkaren azken ordukoa: Irango Adituen Batzarrak Mojtaba Khamenei izendatu du herrialdeko buruzagi goren berri gisa, bere aita, Ali Khamenei aiatola, ordezkatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X