ERASO HOMOFOBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Basaurin erasoa gertatu eta gutxira identifikatu zituen Ekain Perrino jipoitzeagatik akusatutako guztiak

Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute. 

BILBAO, 09/03/2026.- La Sección Primera de la Audiencia Provincial de Bizkaia ha comenzado este lunes el juicio a once personas acusadas (en la imagen) de una agresión homófoba a un joven en la madrugada del 6 de junio de 2021 en Basauri (Bizkaia), a quien dejaron inconsciente tras propinarle una brutal paliza por su orientación sexual. EFE/ Miguel Toña
Epaiketako lehen eguna atzo, Bizkaiko Auzitegian. Argazkia: EFE

Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboa gertatu zen Basauriko parkera joan ziren lehen ertzainek hamaika akusatuak bilatu eta identifikatu egin zituzten, erasoa gertatu eta gutxira. 

Atzotik hamaika gizonen kontrako epaiketa egiten ari dira Bizkaiko Lurralde Auzitegian, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean, Bizkotxalde parkeko eremu batean, biktimari eraso homofobo bat egitea egotzita (23 urte zituen hark gertakarien unean).

Epaiketaren hasieran, "marikoi zikina" oihukatzen zioten bitartean kordea galtzeraino jipoitu zuten akusatu guztiak errekonozitu zituen biktimak. Are gehiago, haren bikotekide zenak atzo deklaratu zuen bere burua gaztearen gainera bota zuela, kolpeez babesteko. Izan ere, gaineratu zuen hark hori egin ezean, hil egingo zutela. 

Ertzainek epaiketan adierazi dutenez, gertaeren lekutik ihes egiten ari zirela atxiki eta identifikatu zituzten auzipetuak, bozgorailu handi bat eta gitarra bat zeramatzatela. Horien arabera, gerora ertzain-etxean egiaztatu zuten haietako askok polizia aurrekariak zituztela ondarearen aurkako delituengatik.

Akusazioak hiru urteko zigorrak eskatzen ditu hamaika akusatuetako bakoitzarentzat gorrotozko lesio delituengatik, bai eta bost urteko urruntze-agindua ere. Halaber, kalte moralengatik 6.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du. 

Fiskaltzak, bere aldetik, erasoaren garaian 18 eta 27 urte zituzten hamar akusatuentzat hiruna urteko zigorra eskatzen du gorrotoak astundutako lesio delituengatik, eta 18 hilabetekoa, beste akusatuarentzat

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X