Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Atharratzeko plazak (Zuberoa) jendez gainezka egin du ostegun arratsaldean, 24. Korrikaren hasiera ekitaldia dela eta. Giro aparta nagusitu da lehen unetik: musikak, irrintziek eta euskararen aldeko oihuek bete dute herrigunea. “Euskara gara” lelopean, 40 urte garrenean abiatu da Atharratzetik Korrika. Gainera, Hego Euskal Herrian jaieguna izanik, milaka lagun hurbildu dira, ekimenari arnasa kolektiboa ematera.
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgile Oihana Larrandaburuk hasiera eman diote lasterketa erraldoiari, dantzari eta txalapartari zuberotarrek lagundurik. Mezua lekukoan sartuta, 15:30ean abiatu da Korrika. Goiz-goizetik giro ezin hobea izan da Atharratzen, hainbat ekimen antolatuta: txarangak, dantzaldiak eta gaiteroak, besteak beste.
Honakoak izan dira aurrenekoak lekukoa eramaten: lehenik, Euskal Irratiak elkarteko kideak, hedabideen bidezko hizkuntza-normalizazioaren isla gisa; bigarrenik, Xiberoko Ikastola elkarteak, hezkuntza komunitarioaren zutabe diren aldetik; hirugarrenik, Atharratzeko Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak, tokiko instituzioen babesa agerian utziz; laugarrenik, Mintzalagun proiektuak eta AEK-k, helduen euskalduntze eta erabilera sustapenaren ikur; eta bosgarrenik, Euskarabenturako kideak, belaunaldi gazteen konpromiso ibiltaria ordezkatzeko.
Hala, lehen kilometroetan euskararen biziberritze-sarearen aniztasun adierazgarria eskaini du, ohiko sinbolismo kolektiboari eutsita. Ondoren, lekukoaren ibilbidea Ozazeko eta Alozeko herriko etxeen eskuetara igaroko da, baita inguruko elkarte eta talde ugarirengana ere, horrela berresten delarik Korrikaren izaera herritar eta saretuaren funtsezko printzipioa.
Aurtengo ibilbideak 11 egunez eta 10 gauez zeharkatuko du Euskal Herria, herriz herri, lekukoa eskuz esku eramateko. Gaurko egunari dagokionez, Atharratzen hasi eta Lekornen (Lapurdi) amaituko da korrikaldia; tartean, Maulera iritsiko da arratsaldeko 17:00etan, eta, ondoren, Pettarra eskualdea igaro eta Nafarroa Beherean 19:19 aldera sartuko da, Amikuze eskualdetik.
Handik Lapurdi aldera egingo du, Aiherratik sartuko da 22:10etan. Jarraian, Hazparne eta Lekorne bisitatu eta gero, berriz Nafarroa Beherera itzuliko da, Baigorritik barrena. Goizaldean, 03:00 aldera, Donibane Garazitik igaroko da, gauaren magian murgilduta. Pirinioak zeharkatuta Nafarroara igarotzeko, Luzaidetik, goizeko 04:00ak aldera iritsiko da. Korrikak ez du Ipar Euskal Herria erabat utziko, berriz itzuliko baita Lapurdira aurreraxeago. Ostiralean, berriz, Nafarroako Pirinioetan hasiko du eguna.
Helburua argi dago: euskararen aldeko aldarria berriro piztea eta komunitatea aktibatzea. Hamar egun barru, martxoaren 29an, igandez, Bilbon amaituko da 24. Korrika, baina gaurtik bertatik sumatzen da bidean sortuko den zirrara, urduritasuna eta emozioa.
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin.
Euskararen aldeko ekimenik jendetsu eta ezagunenak 45 urte bete ditu aurten, eta 24. ediziora heldu da. Aurten, 2.175 kilometro baino gehiagoko ibilbide horretan zehar, 3.436 lekuko hartze izango dira, inoiz baino gehiago, eta 460 herritatik igaroko da.
24. edizioa
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.