Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan

Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.

Ikerbasquen datuak - ES (2)
Artxiboko irudia.

Ikerbasquek 30 ikertzaile berri erakarri zituen iaz, 417 laguneko komunitatea osatuz, eta ikerketarako 49 milioi euro baino gehiago eskuratu zituen, erakundearen 2025eko balantzaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Ikerbasqueko zuzendari zientifiko Fernando Cossiok eta Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendari Amaia Esquisabelek aurkeztu dute balantzea asteazken honetan, Bilbon, Marina Medina eta Irati Garmendia Ikerbasque ikertzaileak ere bertan zirela.

Bada, 2025. urtearen amaieran, Ikerbasquek 417 ikertzaile zituen guztira, ibilbide zientifikoa garatzeko hiru kategoriatan banatuta: 214 ikertzaile kontsolidatu, esperientzia handikoak eta lidergo gaitasuna dutenak; 107 gazte ikertzaile, goi mailako zientzialari taldea osatzea helburu dutenak; 96 Research Associate, ikertzailearen ibilbidearen etapa desberdinak osatzen laguntzen duen figura ertaina.

Agerraldian nabarmendu dutenez, egituraketa honek, "bikaintasun zientifikoa sendotzeaz gain, ekoizpen zientifikoa ere bultzatu zuen". Horrela, 1.726 artikulu argitaratu zituzten iaz nazioarteko eragin handiko indexatutako aldizkarietan.

Ikerbasqueko ikertzaileek 2025ean lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 49 milioi eurokoa izan zen (2024ean baino bi miloi euro gehiago). Kanpoko finantzaketaz landutako 1.346 proiektuetatik, bost proiektu berrik ERC (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Guztira, 1.685 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.

Era berean, ikertzaileek 48 spin-off sortzen lagundu zuten, enpresa ekimen horien jarduerak prozesu, produktu edo zerbitzu berrien ustiapena baitu oinarri, ikerketetan lortutako ezagutzatik eta emaitzetatik abiatuta.

Ikerbasquen datuak - ES (4)

Ikerbasquek EAEko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen ikertzaileak 35 herrialdetakoak izan ziren 2025ean, eta horien artean, gizonak izan ziren nagusi (% 69), emakumezkoen % 31aren aldean. Ikertzaileen jakintza arloei erreparatuta, % 44 zientzia esperimentalen arloko espezialistak ziren, %26 medikuntza zientzietakoak, %16 ingeniaritza arlokoak eta %14 giza eta gizarte zientzietako adituak.

“Europako erreferente”

Agerraldian nabarmendu dutenez, 2025ean lortutako emaitzak ikusita "esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferente bezala" kokatu dela. Ziurtatu dute nazioartean Euskadi "ikerketa aurreratuko eskualdea" dela aitortzen dutela dagoeneko; horren adibide da Europako Batzordeak Ikerbasqueren ikertzaileak erakartzeko programa sei aldiz hautatu duela garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetako gisa. Orain arte, Ikerbasqueko programek 28 milioi euro lortu dituzte Europako Batasunetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X