DROGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren

2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean. 

hospital universitario navarra nafarroako ospitalea

Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Eutopa Press

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko (HUN) Toxikologiako lantaldeak egindako ikerketak ondorioztatu du 2024an Nafarroan hil zen 21 urteko gazte baten heriotzaren atzean nitazenoen kontsumoa dagoela. Opioide sintetiko hori fentaniloa eta heroina baino 40 aldiz gogorragoa da, adituen arabera.

Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean nitazenoak eragindako lehen heriotza litzateke. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenduak ez oraindik kasua baieztatu, gazteari egindako lehen analisiek negatibo eman baitzuten nitazenoaren kontsumoan. 

Kasua aztertu duen lantaldeak ospitaleko barne argitalpen batean eman du kasuaren berri, 'Nitazenoak: gero eta hurbilago dagoen mehatxua' goiburupean. Bertan azaltzen denez, 2024ko uztailaren 28an 21 urteko gazte bat artatu zuten Larrialdietarako Zerbitzuan, konorterik gabe eta arnasteko arazo larriekin.  Aurrekariak zituen, era askotako drogak kontsumitzeagatik.

Hiru dosi naloxona —opioideen efektuei aurre egiteko botika bat da— emanda lortu zuten osasun langileek gaztearen arnasketa bere onera ekartzea eta egonkortzea. Egindako aurreneko analisiek, opioideetan negatibo eman zuten, eta anfetaminan, metanfetaminan, cannabisean eta kokainan, positibo. 

Egun horretan bertan, ospitaleratu eta lau ordu geroago, gazteak sendagiria eskatu zuen, eta handik bost egunera, etxean hilda aurkitu zuten. Analisiek baieztatu zuten drogak kontsumitu zituela. 

Azterlanean, adituek nitazenoen kontsumoaren ondorioetan jarri dute azpimarra. Arnasbideetako depresio akutua eta iraunkorra eragiten dute, fentaniloak baino handiagoa, eta heriotza-tasa oso altua da. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X