BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita

Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.

BASAURI (BIZKAIA), 04/04/2026.- Un curioso lee este sábado la esquela colocada  el portal nº 8 de la calle Bidasoa Ibaia de Basauri (Bizkaia) donde residía la mujer fallecida en un presunto caso de violencia machista cometido en la localidad el pasado 1 de abril. EFE/Javier Zorrilla

Amaiaren eskela, Basauriko bere etxebizitzaren atarian. Argazkia: EFE

Basaurin apirilaren 1ean 44 urteko bikotekidea ustez hil zuen gizona kartzelan sartu dute, baina ez ustez Amaia hiltzeagatik, indarkeriaz eta larderiaz lapurreta egitea egotzita baizik. 

Bilboko Udaltzaingoak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, ostiralean atxilotu zuten 45 urteko gizasemea, 23:30 aldera, Erribera kalean. Izan ere, dirudienez, osteko asmoz, bi gizoni kolpeak eman zizkien aurpegian. 

Ordu batzuk lehenago, ostiral arratsaldean, beste pertsona batek gizon beraren kontrako salaketa aurkeztu zuen, lesio larriak egitea egotzita. 

Poliziaren atestatua aztertu ostean, epaileak Bizkaiko espetxean sartzeko agindu du. 

Apirilaren 4an guardian zegoen epaileak behin-behinean aske utzi zuen Amaiaren ustezko hiltzailea, kautelazko neurriak aginduta: egunero joan behar du epaitegira, eta pasaportea eman behar izan zuen. Biktimarengandik urruntzeko agindua zuen, eta aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X