NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza batetik erori den emakume baten heriotza ikertzen ari dira Iruñean

Gertakariak bart jazo dira, Sanduzelai auzoan. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du biktimarengandik urruntzeko zuen agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du erorketak eta urraketak zerikusirik duten argitzeko. 

18:00 - 20:00

Iruñeko etxebizitza bateko leihotik behera jausi den 37 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Udaltzaingoa. 

Udaltzaingoak EITBri azaldu dionez, ikerketapean dauden gertakariak bart jazo dira, 04:30 aldera, Sanduzelai auzoko etxebizitza batean. 

Bertaratu diren osasun langileek ezin izan dute emakumea suspertu, eta bertan hil da. 

Udaltzainek, bitartean, gizon bat atxilotu dute, emakumearengandik urruntzeko zuen agindua urratzeagatik. 

Udaltzaingoak ez du auziaren inguruko informazio gehiago eman nahi izan. Emakumearen heriotza eragin duen erorketak eta gizonaren urruntze aginduaren urraketak elkarrekin zerikusirik duten ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X