Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, 10 urteko ikasle bati sexu erasoa egiteagatik
Auzipetuak ezingo du aurrerantzean biktimarekin hitz egin, ezta harengana hurbildu ere, eta zaintzapeko askatasunean egongo da bost urtez, behin espetxe zigorra beteta. Era berean, 10 urtean ezingo du adingabeekin beharrik egin, ordaindutako lana izan zein ez.
Nafarroako Auzitegiak lau urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko ikastetxe bateko irakasle bati, 10 urteko neska ikasle bati ukituak egiteagatik.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian helegitea aurkezteko aukera du orain akusatuak, 49 urtekoa bera.
Zigorraren arabera, irakasleak ezingo du aurrerantzean adingabearekin hitz egin, ezta harengana hurbildu ere. Hain zuzen ere, 300 metroko distantzia gorde beharko du sei urtez, eta zaintzapeko askatasunean egongo da bost urtez, behin espetxe zigorra beteta.
Era berean, 10 urtean ezingo du adingabeekin beharrik egin, ordaindutako lana izan zein ez.
Erasoa 2024ko martxoaren 18an gertatu zen, ikastetxean bertan, 10:45 inguruan.
Epaiketa, bestalde, 2025eko urriaren 31n egin zuten, eta fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen orduan, 16 urtetik beherako neskato bati sexu-erasoa egiteagatik. Akusazio partikularrak, berriz, bederatzi urteko zigorra galdegin zuen.
Nafarroako Auzitegiak adierazi duenez, gisa horretako delituetan gertatu ohi den bezala, biktimaren lekukotza funtsezkoa izan da erasoa epaitzeko orduan. Delkarazio bakarra egin zuen neskatoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera