EAEko neskek mutilek baino ia bi aldiz arrisku handiagoa dute ondoeza pairatzeko eta beren buruaz beste egiteko
Neskek adierazle okerragoak dituzte antsietateari eta depresioari dagokienez (% 17,5; mutilek, % 9,8), baita suizidio-arriskuari dagokionez ere (% 7,8; mutilek, % 4,1), astearte honetan Bilbon Unicefek aurkeztu duen Haurrak, nerabeak eta ongizate digitala txostenaren arabera.
EAEn, 13 eta 20 urte bitarteko neska nerabeek mutilek baino ia bi aldiz suizidio-arrisku handiagoa dute, eta, oro har, ondoez psikologikoaren adierazle okerragoak dituzte, astearte honetan Bilbon Unicefek aurkeztutako Haurrak, nerabeak eta ongizate digitala txostenaren arabera.
Ikerketak Euskadiko 7.675 adingabeko lagin bat du oinarri. Parte-hartzaileak 10 eta 20 urte bitartekoak dira, eta suizidio-arriskua 13 eta 20 urte bitartekoen artean ebaluatu da. Azterlanak agerian utzi du ingurune digitalak buru-osasunean duen eragina, eta neska nerabeek mutilek baino adierazle okerragoak dituztela erakutsi du.
Txostenaren datuen arabera, haur eta nerabe neskek (10 eta 20 urte bitartekoek) mutilek baino adierazle okerragoak dituzte antsietateari eta depresioari dagokienez (% 17,5; mutilek, % 9,8), baita suizidio-arriskuari dagokionez ere (% 7,8; mutilek, % 4,1). Hortaz, ondorioa argia da: buru-osasunean ere genero-arrakala dago.
Oro har, Euskadin inkestatutako haur eta nerabeen % 13,9k adierazi dute antsietate-, depresio- edo somatizazio-sintomak dituela; suizidio-arriskuaren datua, berriz, % 6,1ekoa da.
Zergatik eragiten die gogorrago ondoez emozionalak neskei?
Espainiako Estatuko datuekin alderatuta, Euskadik emaitza hobeak ditu. Nolanahi ere, Unicefek ohartarazi du egoera ez dela hartu behar "tokiko fenomeno isolatutzat, egiturazko erronkatzat baizik". Hala, txostenaren ondorioetan, erakundeak osasun-adierazleen narriadura larria eremu digitalarekiko esposizio goiztiar eta etengabearekin lotu du; izan ere, telefono mugikorra eskuratzeko batez besteko adina 11,18 urtekoa da.
Gainera, haurrak babesteko NBEren erakundeak azpimarratu du haur eta nerabeen ongizate digitala ezin dela zaindu pantailen aurrean igarotako denbora kontrolatzera mugatuta. Agentziaren arabera, erronka horrek erantzun integrala eskatzen du, osasuna, bizikidetza, hezkuntza eta eskubideak bermatuko dituena. Horretarako, erakundeek eta gizarte-eragileek elkarlanean jardutea proposatzen du, eskoletako lana, etxeetako higiene digitala eta gurasoen bitartekaritza aktiboa uztartuko dituzten prebentzio-planen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Zornotzan istripua izan eta hil den txirrindulari bati gertatutakoaren lekuko bila ari da Ertzaintza
Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil da handik ordu batzuetara.
Galarren piztutako sutea itzali dute jada
Suhiltzaileek erabat itzali dute Galarko zelai batean piztutako sutea. Getze Galarko etxeetatik metro gutxira iritsi da sua.
Suteek eragindako kutsaduragatik, Madrilen aire zabalean ez egoteko eskatu du Osasun Ministerioak
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Blusa eta Nesken Eguna Gasteizen, baratxuri eta upel artean
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.
Abelburuak bueltan dira ganadu ferietan, dermatosi nodularraren aurkako neurriak lausotuta
Behiek ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, abere horiek debekatuta egon dira azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Abereak txertatu eta gero, bueltan dira ganadu azokak.
Bizkaiko suhiltzaileak Madrilgo Erkidegora abiatu dira sua itzaltzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdietan espezializatutako talde bat bidali du bertara, suteak itzaltzeko lanetan lagundu eta larrialdi zerbitzuen erantzuna indartzeko.
Sanchezek Estatu ituna eskatu du larrialdi klimatikoen aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak Cenicientosen Aginte Postu Aurreratua bisitatu du, eta Madrilgo eta Avilako suteak koordinatzeko aginte bakarra iragarri du. Gainera, sua kontrolatzeko "aukera-leiho bat" dagoela esan du.
Baso-sute batek sei hektarea inguru erre ditu Elbeten
Sua larunbat goizaldean piztu da, eta sastrakadiari eta uztondoei eragin die batez ere; pinudi batzuk ere hartu ditu. Ez da etxebizitzarik hustu behar izan, eta ez da inor zauritu.