Hildako bat eta lau zauritu Iruñean, zabor-kamioi batek harrapatuta
Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du Navarreria kalean, harrapaketa masiboa sortuz. Zaurituak ospitalean dira: bi, oso larri; beste biak, aldiz, zauri arinekin.
Harrapaketa Navarreria kalean, Iruñea. Argazkia: Eduardo Sanz/Europa Press.
Pertsona bat hil eta beste lau zauritu dira igande honetan, zabor-kamioi batek harrapatuta, Iruñeko Navarreria kalean. Zauritutakoak ospitalean dira: bi oso larri; eta, beste biak, zauri arinekin.
Istripua 15:30ak aldera gertatu da, beira batzen duen kamioia maldan behera joan denean, kontrolik gabe. Dirudienez, ibilgailuak matxura izan du balazta-sisteman, eta, ondorioz, kontrola galdu du gidariak. Horrenbestez, harrapaketa gertatu da kalean.
Istripuaren lekukoek azaldu dutenez, ibilgailuak hainbat pertsona jo ditu eraikin bateko hormaren kontra talka eginez, Los Burgos taberna parean.
Udaltzainek eta foruzainek itxi egin dute kaleko sarbidea, anbulantziak eta larrialdi zerbitzuen sarrera errazteko.
Jendetza kalean
Istripua egunik zailenean gertatu da; izan ere, jendetza zegoen Iruñeko alde zaharrean. LGTBI+ Harrotasun Eguna dela eta, ekitaldiak antolatu dira hirian zehar. Horrek eragin du Navarreria kalearen trafikoan.
Beraz, kamioiaren kontrol ezak eragindako ezbeharra askoz larriagoa izan zezakeen. Antza denez, biktimak kale bereko tabernako parean eserita ziren harrapatuak izan direnean.
Informazioa osatzen ari gara
Hildako bat, bi zauritu larri eta bi zauritu arin. Argazkia: EFE.
Zure interesekoa izan daiteke
High: garai zailetan ere homosexualen babesgune eta harremantzeko toki segurua
Espainiar estatuan lehen gela iluna zeukan lokala izan zen, harreman sexualak izateko, eta 50 urte inguru egon zen irekita. Filmak forma hartzen duen bitartean, film labur bat egin dute, Kimuak-en Euskadiko film labur onenen artean aukeratua.
Sexu askatasuna eta harrotasuna aldarrikatuz ospatu du LGTBIQ+ mugimenduak ekainaren 28a
Milaka pertsonak parte hartu dute igande goizean Gasteizen, Donostian eta Iruñean LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko egin diren manifestazioetan. Benetako berdintasuna eskatu, gorroto diskurtsoen gorakada salatu, eta aniztasunaren arloan lortutako aurrerapenek mehatxatzen dituzten atzerapausoez ohartarazi dute.
Tristura eta ezintasuna nagusi, Euskal Herriko venezuelar komunitatean
Euskal Herriko venezuelarren komunitatea triste dago Venezuelan izan diren lurrikarek eragindako hodamendiaren aurrean. Hainbat bilketa gune ireki dituzte laguntza bildu eta hara bidaltzeko. Bien bitartean, venezuelarrek pena handiz segitzen dute hango berriak jasotzen, ezintasun sentsazioarekin, euren lurraldetik urrun.
Ezkabarteko sutea egonkortu dute, baina puntu batzuk gori-gori daude oraindik
Dagoeneko ez dago fronte aktiborik, baina egun batzuk gehiago emango dituzte lanean, oraindik gori dauden puntuak erabat itzaltzeko.
Ezkabarteko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, euriak zertxobait lagunduta
Hirugarren gauez jarraian, lurreko brigadako ehun kide lanean aritu dira. Zeregin nagusia sutearen perimetroa zaintzea eta garrak berriro ez zabaltzea izan da. Haizea eta iristeko zailak diren guneetako fokuak asko zailtzen ari dira sutea kontrolatzeko lanak, Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuen arabera.
Hiru gazte ikertzen ari dira Gasteizen, gizon bat Espainiako selekzioko kamiseta eranztera behartu nahi zutelako
Inputatuek larunbat goizaldean eraso zioten biktimari, Aranbizkarra auzoko jai-esparruan.
Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan marmokak daudela ohartarazi dute
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Ura batez beste 21 graduan dago.
Ekintzaz betetako "Peñen Eguna", Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.