AUZI JUDIZIALA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu-erasoak egitea egotzita atxilotu dituzten bi begiraleak behin-behinean espetxean sartzea eskatu du Baionako Fiskaltzak

Auzi judiziala irekita, sexu-erasoa eta adingabeak galbidean jartzea egotzi die Fiskaltzak bi akusatuei. 3 eta 4 urte arteko 16 haur daude tartean, eta horietatik 12 dagoeneko biktima gisa identifikatuta daude. Lau familiak salaketa aurkeztu dute polizia-etxean.

sexu erasoak biarritzen eitb

Biarrizko aisialdi-zentro honetan jazo ziren sexu-erasoak. Argazkia: Orain

Baionako Fiskaltzak instrukzio-bidea ireki du Biarrizko Mouriscot aisialdi-zentroko bi begiraleren aurka, sexu-erasoa egitea eta adingabeak galbidean jartzea egotzita. Fiskaltzak berak zabaldutako ohar baten arabera, bi susmagarriak behin-behinean kartzelatzeko eskatu du Ministerio Publikoak.

Biarrizko polizia-etxeak bere gain hartu du ikerketa joan den uztailaren 12an, hiru urte eta erdiko haur baten gurasoek salaketa jarri ondoren. Biktimak kontatu zuen udal instalazioan eraso egin ziotela.

Zenbat biktima identifikatu dituzte?

Hiru eta lau urte arteko 16 haur daude tartean, eta horietatik 12 dagoeneko biktima gisa identifikatu dituzte. 

Fiskaltzaren oharrak dakar, bestalde, sexu-erasorik salatu ez duten gainerako adingabe batzuek "trauma-zantzuak" dituztela; beraz, litekeena da biktima kopurua handitzea. 

Momentuz, lau familiak jarri dute salaketa polizia-etxean.

Susmagarriek ez dute aurrekari penalik

Ikertutako gertakariak 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 16ra bitartean jazo omen ziren, egonaldirik gabeko Mouriscot aisialdi-zentroan.

Susmagarriak 21 urteko langile bat (2025etik zentroari lotua) eta 36 urteko begirale finko bat (bi urte zeramatzan) dira. Ez zuten aurrekari penalik. Bi gizonak uztailaren 21ean atxilotu zituzten, etxean, eta egozten zaizkien akusazioak ukatu egin dituzte.

Biarrizko Udalak kargutik kendu zituen bi langileak, zuhurtziaz, ikerketaren berri izan bezain pronto.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X