Asteartean atxilotu zuten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Libiako Gobernuak Manu Brabo espainiarra bere esku dagoela aitortu du

Gadafiren gobernuak aitortu du Manu Brabo eta astelehenetik desagertuta zeuden gainerako lau kazetariak bere esku daudela. Orain Tripolirantz doaz eta han aske utziko dituzten negoziatuko dute.
Manuel Varela
Manuel Varela

Muamar al Gadafiren gobernuak onartu du bere esku daudela Manuel Varela de Seijas Brabo, profesionalki Manu Brabo moduan ezagutzen dena, eta Libiako gerraren berri ematerako joandako beste hiru kazetari; laster askatuko dituztela gaineratu du.

Peter Bouckaert, Human Right Watch-eko bozeramaileak informazio agentzia batzuei esan dienez, momentu honetan lau kazetari horiek eta beste bi (bat hegoafrikarra eta bestea estatubatuarra) Tripolirantz doaz errepidez, eta gaur edo bihar iritsi daitezke hara.

Bouckaertek gaineratu duenez, Curt Weldon biltzarkide estatubatuarra gaur Gadafirekin elkartuko da eta kazetarien askatasuna negoziatzeko.

Giza Eskubideen defentsako elkartearen bozeramaileak azaldu du Turkiako enbaxadako ordezkariak ere Libiako agintariekin kontaktuan daudela lehenbailehen askatzeko kazetari taldea.

"Behin askatutakoan bi aukera dituzte Libiatik ateratzeko" esan du PeterBouckaertek; zehaztu duenez batetik, Estatu Batuetako biltzarkidearenhegazkinean irten daitezke edota bestetik, errepidez, Tunisia alderajoanda.

Asteartean atxilotuak

Gadafiren tropek asteartean atxilotu zituen lau kazetariak Brega inguruan, Tripolitik 1.200 kilometrora.

Manu Brabo espainiarrak, 30 urtekoa, "freelance" argazkilari moduan egiten du lan eta munduko hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Hainbat urte daramatza lan horretan eta Palestina eta Isralen arteko gatazka edota Haitiko lurrikaren berri eman izan du, esaterako. Hilabete zeraman Libian European Pressphoto Agencyrekin lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X