Obama: 'Israeldarren eta palestinarren arteko bakea ezin da inposatu'
Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan, "israeldarren eta palestinarren arteko bakea ezin da inposatu". Obamak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin izandako bileraren hasieran esan ditu hitz horiek.
Obama Netanyahurekin bildu da, eta ondoren Mahmud Abbas Palestinako presidentearekin bilduko da, berriz bake negoziazio zuzenei ekin behar dietela esateko, eta palestinarren buruak Palestinako estatuaren aitorpena Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura eramatea saihesteko.
Obamak Nazio Batuen egoitzan adierazi duenez, "aldeei ezin zaie bakea inposatu. Negoziatu egin beharko da, bakean bizi diren bi estatu sortzea lortzeko”.
Halaber, Israelgo segurtasunari bere laguntza eman dio Obamak: "AEBek ez dute inoiz konpromiso horretan huts egingo", esan du.
Bestalde, Israelgo lehen ministroaren hitzetan, “arrakastarik izango ez duel lasterbidea” da Palestinak estatu izaera aitortu diezaioten Segurtasun Kontseiluaren aurrean egin nahi duen eskera.
Netanyahuk Obamari jarrera hori erakutsi izana eskertu dio, eta "ohorezko dominatzat" jo du.
Batzazr Orokorrean Obamak esandakoa errepikatu du bere hitzaldian Israelgo buruak; "hainbat hamarkadatan luzatu den gatazkari amaiera bilatzeko lasterbiderik" ez dagoela esan du.
Bestalde, Abbasen hitzetan, negoziazioak abiatzeko modu bakarra Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu gisa onartzea izango litzatekeela esan du.
Obama Israelgo eta Palestinako buruekin biltzen den bitartean, Ekialde Erdikorako laukote bitartekaria, Madrilgo Laukotea, adierazpen bat adosten saiatzen ari da, baina oraindik ez du emaitzarik izan.
Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan, "israeldarren eta palestinarren arteko bakea ezin da inposatu". Obamak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin izandako bileraren hasieran esan ditu hitz horiek.Obama Netanyahurekin bildu da, eta ondoren Mahmud Abbas Palestinako presidentearekin bilduko da, berriz bake negoziazio zuzenei ekin behar dietela esateko, eta palestinarren buruak Palestinako estatuaren aitorpena Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura eramatea saihesteko.Obamak Nazio Batuen egoitzan adierazi duenez, "aldeei ezin zaie bakea inposatu. Negoziatu egin beharko da, bakean bizi diren bi estatu sortzea lortzeko”. Halaber, Israelgo segurtasunari bere laguntza eman dio Obamak: "AEBek ez dute inoiz konpromiso horretan huts egingo", esan du.Bestalde, Israelgo lehen ministroaren hitzetan, “arrakastarik izango ez duel lasterbidea” da Palestinak estatu izaera aitortu diezaioten Segurtasun Kontseiluaren aurrean egin nahi duen eskera.Netanyahuk Obamari jarrera hori erakutsi izana eskertu dio, eta "ohorezko dominatzat" jo du.Batzazr Orokorrean Obamak esandakoa errepikatu du bere hitzaldian Israelgo buruak; "hainbat hamarkadatan luzatu den gatazkari amaiera bilatzeko lasterbiderik" ez dagoela esan du.Bestalde, Abbasen hitzetan, negoziazioak abiatzeko modu bakarra Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu gisa onartzea izango litzatekeela esan du.Obama Israelgo eta Palestinako buruekin biltzen den bitartean, Ekialde Erdikorako laukote bitartekaria, Madrilgo Laukotea, adierazpen bat adosten saiatzen ari da, baina oraindik ez du emaitzarik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte