Suminduek munduko hiriburuak hartu dituzte 'aldaketa globalaren alde'
Mundu osoan zehar kalera irtengo dira suminduak egoera ekonomiko, sozial eta politikoaren aurrean aldaketa globala eskatzeko.
Espainian, 60 hiri baino gehiago gehitu dira protestara eta mundu mailan inflexio-puntua izatea espero dute. Bost kontinenteetako 80 herrialdetan baino gehiagotan irtengo dira kalera M-15 mugimenduak urriaren 15erako deituta zuen deialdiarekin bat egitera. Mundu mailan "aldaketa globala" eskatuko dute egoera politiko, sozial eta ekonomikoaren aurrean".
"Democracia real ya" eta "Acampada Sol" antolatzaileen ustez, , besteak beste, inflexio puntua izango da gaurko deialdia. Mugimendua jaio zenetik bost hilabete igaro dira jada eta orain protestak mundu mailara hedatzea da erronka nagusia. Azken hilabetean, Ameriketako EstatuBatuetan indartzen hasi da "Ocuppy Wall Street" lelopean.
Sare sozialen bidez zabaltzea lortzen ari dira eta hasieratik M-15 mugimenduak hartu zuen izaera horizontala mantendu nahi dute nazioartean. "Mugimendu guztiak harremanetan gaude", "ez dugu lider izan nahi, batuketa nahi dugu"."denok ditugu kalera ateratzeko arrazoiak", esan dute antolatzaileek.
Euskadin, milaka pertsona bildu dira larunbat arratsaldean hiru euskal hiriburuetan egindako manifestazioetan "Unidos por el cambio global. Denok Aldaketa globalaren alde" lelopean.
Bilbon, 11.000 pertsona izan dira, Udaltzaingoaren arabera, jai giroan, Jesusen Bihotzetik atera eta Arriaga Antzokiaren plazan amaitu den manifestazioan. Plaza honek hartu zuen, hain zuzen, 15M mugimeduak antolatutako kanpaldia.
Manifestazioan lelo ezberdinak oihukatu dituzte: "Ez da krisia, iruzurra da", "Gurekin bat egin, zuri ere lapurtzen ari dira" eta "grebe orokorra behar dugu", besteak beste.
Gasteizen, 3.000 pertsona bildu ditu suminduen manifestazioak. Konstituzioaren plazatik atera eta Andre Mariaren plazan bukatu dute martxa, hiriburuko hainbat kaleetatik ibili ondoren.
Donostian ere milaka pertsonak protesta egin dute Boulevardean hasi eta amaitu den manifestazioan.
Madrilen, milaka pertsonak hiruguneko kaleak hartu ditutze 15M mugimeduak iragan maiatzean egindako deialdiari erantzuteko. Manifestazio horren bitartez, politikoen eta merkatuen jarrera salatu eta herritarren egoera hobetzeko aldaketa globala eskatu dute.
Hiriburuan zortzi manifestazio izan dira eguerditik kalean. Guztiek Cibeles Plazan bat egin dute 18:00etan eta ondoren Solera abiatu dira, 15M mugimendua jaio zen lekura.
Gauean, suminduen talde bat Hotel Madridera sartu da, Carretas kaleko 10. zenbakian dagoen erakin hutsera. Bertan "era baketsuan" egoteko asmoa dute eta hipotekengatik kaltetuta dauden elkartera "ematea" da asmoa.
Bartzelonan ere Almagro kaleko 24. zenbakiko eraikin bat hartu dute suminduek, Nou Barris gunean. Helburua, erakin horretan zortzi familiari aterpea ematea da, pisuko familia bat, izan ere euren etxeetatik bota zituzten gastuei ezin zieteleko aurre egin eta mugimenduko asanbleekin kontaktuan jarri ostean hartu dute familia horiek bertan gelditzeko erabakia.
Denera, Bartzelonan, manifestazioak 60.000 pertsona inguru bildu ditu "Haserretik ekintzara. Gure bizitzak ala haien etekina" lelopean.
Protestak talde heterogeneoa bildu du: familiak umeekin, ikasleak, langileak, immigranteak, osasun zerbitzuetako eta hezkuntza munduko profesionalak, ekologistak eta talde alternatiboetako gazteak.
Suminduak mundu osoan zehar
80 herrialde baino gehiagotan egin dira deialdiak, urriaren 15ean "aldaketa globala"ren alde aldarrikapenak egiteko. Joan den maiatzaren 30ean deitu zuen M15 Mugimenduak nazioarteko protesta hau, egoera ekonomiko, sozial eta politikoan aldaketak eskatzeko.
Lehen manifestazioak Asian egin dituzte, baina ez dute jarraipen bera izan Asian eta Ozeanian. Singapurren, esaterako, debekatu egin dituzte protestak, oso gutxitan baimentzen baitituzte horrelako aldarrikapenak bertan. Txinan ere ez da ezer nabaritu; hala ere, antolatzaileek ez dute herrialde hori euren aurreikuspenetan sartu. Asian eta Ozeanian egin diren manifestazio baketsuek Australian eta Zeelanda Berrian izan dute indar gehien. Ez da jendetza bildu, baina sare sozialetan (Twitterren, esaterako) gairik jorratuenak izan dira.
Erroman, zenbait istilu izan dira Poliziak aurpegia eztalita zuten 200 pertsonaren kontra egin baitu horiek autoak ere, bankuei eta dendei eraso egin eta harriak, bengalak eta petadoak jaurtitzen zituzten bitartean. Guztira, 200.000 pertsona inguru atera dira kalera Italia osoan.
Alemanian, 10.000 pertsonak protesta egin dute Frankfurt eta Berlinen Europako Banku Zentralaren (EBZ) protestatzeko. Alemaniako beste hiri batzuetan, berriz, Munichen, esaterako, manifestazio jendetsuak izan dira bankuen boterearen aurka.
Bruselan, manifestazioa 12:00etan hasi da eta, hiriaren erdigunetik igaro ostean, Europa auzora joan dira, bertan baitaude Europar Batasuneko erakunderik garrantzitsuenak, besteak beste, Europako Kontseilua, Batzordea eta Parlamentua. Bertan parte hartu duten 2.000 lagunen artean, Espainiatik Bruselara oinez martxa egin duten suminduek hartu dute parte.
Bestalde, asteazkenean Greziako sumindu bat jo ostean atxilotu zuten polizia belgikarra aske utzi dute jada.
Londresen, antolatzaileek 4.000 eta 5.000 pertsona artean zenbatu dituzte bertako suminduen manifestazioan.
Poliziak jakitera emandakoaren arabera, ez da istilu azpimarragarririk izan, baina manifestazioa aitzakia hartuta legea urratzen dutenen kontra berehala arituko direla iragarri du.
Ameriketan ere jendetsuak izan dira oso manifestazioak, hala nola Txilen, Argentinan, Brasilen edo Kanadan, esaterako.
New Yorken "Ocupa Wall Street" mugimenduko manifestazioan 5.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Hiriguneko erdigunetik abiatu dira Times Square plazara sistema finantzarioaren gehiegikeriaren aurka protestatzeko. Denera 74 lagun atxilotu dituzte.