Erregimenari ultimatuma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

48 orduko epea eman diote matxinoek Siriari su-etenarekin bat egiteko

Su-etenarekin bat egin ezean, matxinoek Annanen planean ezarritakoari uko egingo diotela ohartarazi dute.
Hilketak Sirian. EFE

ako Armada Askea erakunde matxinoak 48 orduko ultimatuma eman dio Damaskoko erregimenari su-etenarekin bat egiteko. Hori egin ezean, Kofi Annanen bake planari uko egingo diotela ohartarazi dute.

Efe agentziari bidali dioten ohar baten arabera, matxinoek indarkeriarekin amaitzeko exijitu diote Bachar al Asad presidenteari. Epea, ostirala, bertako 12.00etan amaituko da.

Gainera, hirietatik armak kentzea, laguntza humanitarioa, komunikabideak herrialdera sartzea eta preso politikoak aske uztea eskatu dute, Annanen planak dioen bezala.

Ultimatuma emateko arrazoien artean, besteak beste, Hulako sarraskia aipatzen dute, izan ere, ehun lagunetik gora hil ziren. Bestetik, giza-ekubideak urratzen direla berretsi dute.

Mendebaldeko herrialdeek isunak defendatu dituzte

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko mendebaldeko herrialdeek isunak defendatu dituzte, Damaskok Koffi Annaen bake planarekin bat egiteko presio neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X