Putinen hautagaia izango da Moskuko alkatea, lehenengo datuen arabera
Sergei Sobianin Vladimir Putin presidentearen kabineteko buru ohi eta Moskuko egungo alkateak irabaziko ditu hiriburu errusiarreko Alkatetzarako hauteskundeak, bozen % 57,7rekin.
Horrela, Alexei Navalni oposizioko hautagaiari irabaziko lioke, bozen % 21,6 lortu baitu, RIA Novosti albiste-agentzia errusiarrak Hauteskunde Batzordea aipatuta zabaldutako datuen arabera.
Datuok baieztatzekotan, Sobianinek automatikoki jarraituko luke Alkatetzaren buru izaten, % 50a gaindituko lukeelako, baina erdia baino gutxiago lortzekotan, bigarren itzulia egin beharko lukete.
Datu hauek, hauteslekuetan egindako inkestetatik zabaldutako datuen antzekoak lirateke, Sobianinen garaipena iragarri baitute, baina Navalnik botoen % 30 lortuko luke, eta azken urteetan Vladimir Putin presidentearen Errusia Bateratuta alderdiaren kontrako alderdi batek lortutako emaitzarik onena litzateke.