25 aniversario
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBek eta Britainia Handiak Lockerbieko biktimak omenduko dituzte

270 hildakoetako gehienak estatubatuarrak ziren, baina lehergailuak eztanda egin ostean Lockerbiera erori zen hegazkina, eta bertako herritar batzuk ere hil zituen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
25 urte igaro dira Pan Am hegazkinaren aurkako atentatua jazo zenetik

David Cameron Lehen ministro britainiarrak omenaldia egin die Lockerbieko atentatuan hildako 270 pertsonei. Izan ere, gaur 25 urte beteko dira lehergailu batek eztanda egin eta Pan Am konpainiako hegazkina lurrera bota zuela. Hegazkina Heathrowtik atera zen New Yorkera bidean.

Gaur goizean hainbat ekitaldi egin dituzte elizetan hegazkinean zihoazen 259 bidaiarien eta hegazkina gainera erori zitzaien Lockerbieko (Eskozia) 11 herritarren omenez.

Westminsterren, Londresen, eta Lockerbien egingo dituzte ekitaldi nagusiak, baina baita Arlingtonen (AEB) ere, bertakoak baitzieran hegazkinean zihoazen bidaiari gehienak. Iluntzean izango dira ekitaldi horiek, atentatua gertatu zen ordu berean. Londresko 19:03an izango dira, beraz, ekitaldiak.

Lockerbiekoa "historiako hegazkin ezbehar eta terrorismo ekintza larrienetakoa da Britainia Handiaren historian", gogorarazi du gaur lehen ministro britainiarrak.

Libiari leporatu zioten

Muamar al Gadafiren Libiako agenteei leporatu zieten atentatua egin izana, eta horietako bati, Abdel Basset al Megrahiri, 27 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2001n, Holandan.

Al Megrahi Eskozian kartzelatu zuten, baina 2009an Libiaren esku utzi zuten, prostatako minbiziak jota. 2012an hil zen gaitz horrengatik.

Al Megrahik beti ukatu du Lockerbieko atentatuaren egile izana, eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak duela gutxi esan du zigorra berrikusteko aukera dagoela, nahiz eta akusatua hil.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X