Municheko biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBek Ukrainako oposizoa babestuko dutela esan du Kerryk

AEBetako Estatu idazkariak Municheko Segurtasun Biltzarrean parte hartu du. Kerryrekin batera, Siria, Ukraina eta Ekialde Ertaineko krisientzako irtenbide bila ari dira munduko beste hainbat agintari.
John Kerry AEBetako Estatuko idazkaria. Argazkia: EFE
John Kerry AEBetako Estatuko idazkaria. Argazkia: EFE

John Kerry AEBetako Estatu idazkariak arma kimikoak suntsitzeko Siriako erregimenari egindako eskakizuna errepikatu dio, eta Washingtonek Ukrainako oposizioa babestuko duela esan du.

AEBetako Estatu idazkariak Municheko Segurtasun Biltzarrean parte hartu du. Kerryrekin batera, Siria, Ukraina eta Ekialde Ertaineko krisientzako irtenbide bila ari dira munduko beste hainbat agintari.

"Denok elkarrekin aitzakiak alde batera uzteko, eta konpromisoak eta epeak betetzeko eskatu behar diogu Al Asadi", esan du Estatu idazkariak.

"Europaren etorkizunerako ez dago Ukraina bezain herrialde erabakigarriagorik", esan du Kerryk, eta AEBek manifestari "ausartak" eta "askatasunean eta herrialde demokratiko batean bizi nahi duten ukrainarren gehiengoa" babesten ditu.

Errusiaren eta Mendebaldearen arteko desberdintasunek Siria eta Ukrainako gatazkekin amaitzeko konponbideak blokeatzen dituzte eta elkarrekin lan egitea defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X