Janukovitxek eta Ukrainako oposizioak su-etena adostu dute
Viktor Janukovitx Ukrainako presidenteak eta oposizioak su-etena adostu dute gaur. Kieveko istiluak herrialdearen mendebaldera hedatu dira asteazken honetan, eta dagoeneko 26 hildako utzi dituzte.
"Albiste onak daude. Orain su-etena adostu dute eta egoera baretzeko negoziatzen hasi dira", adierazi du Arseni Jatseniuk Batkivstxina (Aberria) oposizioko alderdi nagusiaren buruzagiak.
Gainera, Kieveko Independentzia plazaren aurkako "erasoa bertan behera" geratu dela azpimarratu du. Oposizioko manifestariek ia hiru hilabete daramatzate Maidan izenaz ere ezagutzen duten plaza horretan.
Diplomaziaren ahalegina
Diplomazia mugitzen hasi da Ukrainan, Kieveko sarraskiaren ostean. Bertan, gutxienez 26 pertsona hil dira azken orduotan, Polizia Maidan plazan (protesten erdigunea) oldartuta.
Bild egunkari alemaniarraren arabera, Viktor Janukovitx presidenteak oposizioarekin lehenbailehen batzartzeko asmoa agertu du, Vitali Klitxko oposizioko buruak iragarri duenez. "Presidenteak beste bilera bat nahi du, gaur bertan, eta gu prest gaude", esan du Klitxkok. Oposizioko buruaren esanetan, "gure eskakizuna argia da: Poliziaren hedapena bertan behera geratzea. Jazarpena berehala gelditu behar da negoziatu ahal izateko".
Gaur goizaldean ere negoziazioak egin dituzte Klitxkok eta Janukovitxek, baina ez dute akordiorik lortu.
Ukrainak terrorismoaren aurkako operazioa iragarri du
Ukrainako segurtasun indarrek terrorismoaren aurkako operazioa iragarri dute asteazken honetan lurralde nazionalean, asteartean Kieven izandako indarkeriazko gehiegikerien ondorioz 25 pertsona hil ostean.
"Terrorismoaren aurkako operazio bat egiteko erabakiaren berri eman diot dagoeneko presidenteari", azaldu du Alexandr Jakimenko Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko buruak.
Frantziako, Alemaniako eta Poloniako Kanpo ministroak, Kieverako bidean
Frantzia, Alemania eta Polonia herrialdeetako Kanpo Arazoetako ministroak Kievera joango dira ostegun honetan, lehenengo pertsonan Ukrainak bizi duen egoera ezagutzeko, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak iragarri duenez.
"Atzerapenik gabe, Poloniako eta Alemaniako nire homologoekin bihar goizean goiz Kievera joatea erabaki dut arratsaldeko Bruselako bilera baino lehen lehenengo informazioak jasotzeko", azaldu du Laurent Fabius Frantziako ministroak.
Herriaren aurka indarra ez erabiltzea eskatu du NATOk
NATOk Ukrainako buruei herriaren aurka indar militarra ez erabiltzea eskatu die, 26 pertsona (horien artean 10 polizia) hil diren enfrentamenduen ostean.
"NATOko komandante militarra izanik, buruzagi arduradunei Ukrainako herriaren aurka indarkeria militarraren erabilera ekiditea eskatzen diet", azaldu du Twitterreko kontuan.
Baliteke Europak isunak ezartzea
Testuinguru honetan, Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek bilera egingo dute bihar, Ukrainako Gobernuari isunak ezartzea aztertzeko.
Catherin Ashton EBko Atzerri Politikako buruak segurtasun batzordearen premiazko bilera deitu du gaurko. "Aukera guztiak aztertuko ditugu, jazarpena eta giza eskubideen urraketa direla eta", esan du.
Nazioartearen gaitzespena
Azken orduetako indarkeriak nazioartearen gaitzespen irmoa ekarri du, eta Gobernuari jazarpena bertan behera uzteko agindu diote.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea azken orduotan Ukrainan gertatu denarekin "harrituta" eta "haserre" agertu da.
Ildo berean, Francoise Hollande Frantziako presidenteak isunak jartzea eta "Poliziaren jazarpena" bukatzeko eskatu du.
Cark Bildt Suediako Atzerri ministroak hitz egin du irmoen: "Argi esan behar dugu: heriotzen eta indarkeriaren erantzulea Janukovitx presidentea da. Odolez zikinduta ditu eskuak".
Frantzisko aita santuak indarkeria amaitzeko eskatu die "alde guztiei".
Halaber, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Vladimir Putin Errusiako presidenteari deitu dio, eta, harekin, Ukrainan "indarkeria bolada ekiditeko ahalegin guztiak egitea" adostu du.
Barack Obama AEBko presidenteak manifestarien kontra indarkeriarik ez erabiltzeko eskatu dio Ukrainako Gobernuari, eta "era egokian" jarduteko "lehen arduraduna" dela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
Prezioen igoerari eutsi ahal izateko Errusiako petrolioa erosteko aldi baterako baimena eman du AEBk
Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela aurretik Iranek gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.
700 pertsona inguru hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollahren "mehatxuari" aurre egiteko asmoz. "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du Israelek.
Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu behar duela azpimarratu du Irango buruzagi goren berriak
Ormuzko itsasartea blokeaturik jarraitu behar duela esan du Mojtaba Khameneik, "etsaiari presio egiteko", inguruko ontzien aurkako erasoen ostean. "Irango indar armatuek aberria menderatzeko, eta, litekeena, zatitzeko itxaropena kendu diete etsaiei", adierazi du Khameneik.
Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.
Iranek bere gain hartu du "AEBren ontzi" baten aurka Persiar golkoaren iparraldean egin den erasoa
Gainera, Iranek bi petrolio-ontziri eta karga-ontzi bati eraso egin die Persiar golkoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Bien bitartean, Israelgo armadak Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta azken orduetan iragarri beste erasoaldi bat abiatuko duela Teheranen dituen helburuen aurka.
AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik
Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da.
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBrekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezexkian presidenteak adierazi du Teheran eskualdean bakea ezartzeko "konprometitua" dagoela, eta "autodefentsarako" eskubideaz mintzatu da.