Gazako lurreko operazioa gelditzeko eskatu dio Abasek Israeli
Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak Gazan Israelek abian jarri duen lurreko operazioa gelditzeko eskatu die buruzagi israeldarrei. Eraso horrek "egoera okertu" baino ez duela egingo esan du Abasek.
Kairon kazetarien aurrean gaur egindako agerraldian Palestinako presidenteak nabarmendu duenez, Israel azken asteotan Gazan egiten ari den erasoek ez dute "gatazka" konponduko eta "hildako gehiago" eragingo dituzte.
Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidentearekin atzo izandako bileraz ere hitz egin du Abasek. Horren esanetan, hitzordu "garrantzitsua" izan zen "Gazaren aurkako erasoa eteteko", Egiptok har ditzakeen neurrien inguruan hitz egin zutelako.
Ziad al Najla Jihad Islamiarreko idazkari nagusiarekin ere bildu da azken orduotan Palestinako presidentea. Talde horrek su-etena deitzeko borondatea izan baduela esan du Palestinako presidenteak. Halaber, Hamas taldea konbentzitzeko eskatu dio Al Najlari Abasek, Egiptok hartuko dituen neurriak babes ditzan.
Jaled Meshal Hamaseko buruarekin bilera hitzartuta izatea ukatu du Abasek, baina ez duela harekin biltzeko inolako arazorik azaldu du. "Ez dut biltzeko arazorik, betiere Egiptoren bitartekaritza onartzen bada eta su-etena ezartzea kontuan hartzen bada", zehaztu du.
Uztailaren 8an Israelek Gazan operazioa abiatu zuenetik, gutxienez 290 zibil palestinar hil dira jada, adinekoak, emakumeak eta haurrak (80 bat) tartean.
Netanyahu: "Aukera guztiak agortu ondoren ekin diogu lurreko erasoari"
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren erantzuna berehala etorri da. Gazan lurreko erasoari ekitea "gainerako aukera guztiak agortu ondoren" erabaki zutela esan du, eta Hamas taldeari egotzi dio gatazka honetan hildako guztien ardura.
"Egiptok su-etenerako egindako proposamena onartu genuen , eta NBEk eskatutako su-eten humanitarioa ere bai, baina Hamasek tiroka jarraitu zuen", esan du Netanyahuk. Tel Aviven egin ditu adierazpenok kazetarien aurrean, Israelgo Defentsa Ministerioren bilera baten ostean.
Erasoa hasterako, honen ondorioak oso larriak izan zitezkeela jakitun zirela esan du buruzagi israeldarrak. Bere hitzetan, egoera "bideratzeko" ahaleginetan ari da Israelgo Gobernua, eta nazioarteko hainbat buruzagirekin hitz egin dute azken egunotan. "Israelek bizi duen egoera jasangaitza" dela nabarmendu du, eta "Hamas talde terroristaren aurka modu arduratsuan" ari direla erantzuten gaineratu du.
Israelen Gazako operazioa defendatu du Obamak
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak "Israelen defendatzeko eskubidea" aldarrikatu du gaur, eta Gazan sartu izana defendatu du. Aliatuari lurralde palestinarreko "biktima zibilak murrizteko" moduan jokatzeko eskatu dio.
Etxe Zurian egindako adierazpenen arabera, Obama Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin mintzatu da gaur, eta John Kerry Estatu idazkaria bertara bidaliko duela esan dio, su etena lortu ahal izateko. Bien bitartean, abian jarraitzen du Israelgo Ejertzitoaren Gazaren aurkako operazioak, eta jada 290 palestinar hil eta 2.051 zauritu dira.
"Israelen defendatzeko eskubidea irmoki berretsi dut. Inork ez luke onartu behar bere mugen barruan suziriak jaurtitzea, ezta terroristak tuneletatik euren lurretara sartzea ere. Netanyahurekin hizketan ari nintzela, gainera, Tel Aviveko sirenak jotzen hasi dira", gehitu du.
Agintari estatubatuarrak azpimarratu du bai AEB baita bere aliatuak ere "oso arduratuta" daudela "indarkeriaren gorakada" eta "errugabe gehiagoren hilketa" dela eta.
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia Ekialde Hurbilean izango da larunbat honetan, Jeffrey Feltman NBEko idazkariorde politikoak aurreratu duenez. Israelen eta Palestinaren arteko su-eten bat bultzatzen saiatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBetako bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.