Tsiprasek berretsi egin du Zipren troika ordezkatu beharra dagoela
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak berriz ere esan du Zipren egindako aurreneko bisita ofizialean, “troika (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa) ordezkatu beharra” dagoela, Europak “arnas hartu” behar duelako.
“Uste dut troika ordezkatzeko unea dela, Europak arnasa hartu behar duelako. Troikak kritika handiak jaso ditu, zilegitasunik ez izatearren. Ordezkatzea aurrerapauso handia litzateke Greziaren eta Europaren onerako”, esan du Tsiprasek, Nikos Anastasiadis Zipreko presidentearekin batera egindako prentsaurreko batean.
Tsipras gaur goizean heldu da Ziprera, atzerrira egindako lehen bilera sorta ofizialean. Aspaldiko ohitura da Greziako presidenteek Zipren egitea lehen bisita ofiziala.
Anastasiadis, halaber, bat etorri da Tsiprasekin troika ordezkatu beharra dagoela, “erreskate egoeran dauden herrialdeentzat gauzarik onena litzateke”.
Tsipras eta Anastasiados Europako arazoez eta bi herrialdeen arteko harremanaz hitz egiteko asmoz egin dute bilera. Gainera, bi gobernuek Turkiarekiko duten jarrera izan dute mintzagai. Izan ere, Turkiaren kontrolpean dago Zipre uhartearen heren bat. Hala, lehen bidaia honekin hasi du Tsiprasek Europako bira ofiziala, Italiara eta Frantziara bisita egin baino lehen.
Tsiprasek 08:00etan hasi du lanaldia, Larnacako aireportura heldu denean, han Ioannis Kassulidis Kanpo Arazoetarako ministroak harrera egin baitio, Nikos Anastasiadis presidente zipretarrarekin bildu baino lehen.
Tsiprasen bisitak ikusmin handia piztu du bertoko hedabideetan (Greziaren aldekoen eta Zipreren aldekoetan), bereziki, troikarekiko izango duen jarrera dela eta. Ziprek ere jaso zuen Troikaren plan bat.
Bilera Londresen
George Osborne Britainia Handiko Ekonomia ministroa Yanis Varufakis Greziako Finantza ministro berriarekin bildu da gaur. Varufakis Greziako zorraren gaineko plan berrirako babes bila ari da.
Gaur zabaldutako ohar baten arabera, Osborne pozik azaldu da Downing Street kaleko 11. zenbakiko (Gobernuaren egoitza) bileragatik, Syrizak hauteskundeak irabazi eta egun gutxira.
“Yanis Varufakisekin aurrez aurre egoteko aukera, hauteskundeak izan eta gutxira, oso positiboa da, ekonomia europarraren egonkortasunaren inguruan eta susperraldia sustatzeko moduez hitz egiteko”, esan du Ekonomia ministro britainiarrak.
Greziak neurri-sorta zehatza aurkeztuko du 'troika'ren aurrean hilabete amaieran
Yanis Varoufakis Greziako Ekonomiako ministroak igande honetan jakinarazi duenez, Greziak negoziazio prozesu bat abiatuko du "troika"rekin datozen egunetan. Aurreratu duenez, ez du mailegu berririk eskatuko eta hilabete amaiera arteko epea eman dio bere buruari proposamen zehatza egiteko eta, une horretatik aurrera, beste sei asteko epea "zentzuzko akordioa" lortzeko.
Greziako eta Frantziako Finantza ministroek bilera egin dute igande arratsaldean Parisen eta, ondoren, biek batera prentsaurrekoa eskaini dute. Varoufakisek iragarri du Alemaniako agintariekin bilera bat negoziatzen ari dela, datozen 24 orduotan gorpuztuko dena, eta hasi dela Nazioarteko Diru Funtsarekin Greziaren etorkizuna eztabaidatzen.
Frantziak bere burua eskaini du Greziari zorrari buruzko akordioa lortzen laguntzeko
Michel Sapin Frantziako Finantza ministroak Greziako Gobernuarekin kolaboratzeko prestutasuna agertu du, Greziaren eta "troika"ko hartzekodunen artean zorrari buruzko akordioa bultzatzeko. Hala adierazi du Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroarekin bilera egin ondoren eskaini duen prentsaurrekoan.
Azaldu duenez, Frantzia Greziaren zorra arintzeari buruz hitz egiteko prest dago, baina ez, ordea, zorra baliogabetzeko.
Greziaren tokia eurogunean dago eta etorkizunean Greziarekin adostuko diren akordioek erreformei eustea jaso beharko lukete, Sapin ministroaren arabera. Hala, lehiakortasuna berreskuratzeko eta hazkundearen bideari berriz ekiteko beharra nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".