Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak eta matxino errusiazaleek presoak trukatu dituzte

Guztira, 139 militar ukrainar, tartean ofizial ugari, eta 52 matxino errusiazale askatu dituzte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
139 ukrainar 52 errusiazaleren truke aldatu dituzte

Ukrainako Gobernuak eta matxino errusiazaleek lehen preso trukea egin dute Luhansk eskualdeko Zhelobok hirian, otsailaren 12an sinatutako Minskeko akordioaren ondotik.

Guztira, 139 militar ukrainar -tartean ofizial ugari- eta 52 matxino errusiazale askatu dituzte.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak 139 militar aske utzi dituztela baieztatu du haren Twitter kontuan: "Gure 139 soldadu aske daude dagoeneko".

Donetskeko Herri Errepublikako bozeramaile batek gaur goizean baieztatu duenez, bi aldeek aurrez adostu dute trukatutako presoen zerrenda.

Aukera duenean Ukrainara itzuliko dela ziurtatu du Janukovitxek

Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohia Errusiako telebista batean berragertu da eta azpimarratu du, aukera izanez gero, Ukrainara itzuliko dela. Janukovitxek herrialdetik ihes egin behar izan zuen Maidan izenez ezagutu zen erreboltaren ondorioz.

"Jainkoak bizitzen jarraitzen utzi dit, beraz, zerbaitetarako beharrezkoa naizela dirudi (...). Itzultzeko aukera dudanean, itzuli egingo naiz eta Ukrainako bizimodua hobetzeko ahal dudan guztia egingo ditu. Gaur, helburu nagusia gerra gelditzea da", baieztatu du Janukovitxek.

30.000 lagunek parte hartu dute Moskun egin den manifestazioan

35.000 lagun inguruk parte hartu dute Moskun, Maidan erreboltaren urteurrena gaitzesteko, gaur egin den manifestazioan.

Manifestariek bandera errusiarrak erakutsi dituzte eta Maidan erreboltaren kontrako oihuak egin dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X