Frantzia eta Erresuma Batua, Calaisen harian:'Irtenbidea ez da erraza'
Frantziako eta Erresuma Batuko agintariek ziurtatu duenez, eurentzat "lehentasun handiena" Calaisko portuan immigrazioa dela eta sortuta krisiari aurre egitea da, baina ohartarazi dute konponbidea ez dela "erraza" eta ez dagoela soilik euren esku.
Bernard Cazeneuve eta Theresa May Frantziako eta Ingalaterrako Barne ministroek, hurrenez hurren, adierazpen bat adostu eta zabaldu dute eta, bertan adierazi dutenez, epe luzean, "immigrazioari aurre egiteko murriztu egin beharra dago Afrikatik Europara datozen pertsonen kopurua arazo ekonomikoek bultzatuta".
Aste honetan, milaka pertsona saiatu dira Mantxako Itsasartearen azpian dagoen tunelean -Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituena- sartzen, garraiobideetan zenbait arazo eraginda.
"Askoren ustean, Europak eta, gehien bat, Erresuma Batua itxaropenaren sinonimo dira. Ilusio horrek (pertsona) trafikatzaileen merkatua elikatzen du, hori dela eta, herrialde afrikarrak lagundu behar ditugu, garapen ekonomiko eta sozialaren garapenean aurre egin ahal izateko", esan dute oharrean.
Bi ministroek oharrean -Le Journal du Dimanchek zabalduta- ohartarazi dutenez, "ez dago konponbide errazik" eta bietako inork ezin dio bere kabuz aurre egin handituz doan arazo horri.
"Halere, Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko harremanen sendotasuna eta gure herrialdeek Europan duten pisua, gai horri dagokionez, oinarrizkoak dira irtenbiderako", gaineratu dute Cazeneuvek eta Mayk.
Gainera, azaldu dutenaren arabera, Europak "beti eskainiko die babesa gatazketatik edo jazarpenetatik ihesean daudenei", baina, ohartarazi dutenez, haustu egin beharra dago "Mediterraneoaren ibilbidearen eta Europan ekonomia arazoengatik instalatzeko ideiaren arteko lotura".
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.