Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sirian dituen asmoen berri emango dio Putinek Obamari

Jada ez dago zalantzarik. Putin Bashar El Assadi laguntzen ari zaio militarki eta aholkulari militarrekin. Nazio Batuen Batzar Orokorrean mintzatzekoak dira biak.

Atzo azken orduan iragarri zuten Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea eta Vladimir Putin Errusiako buruzagia astelehenean elkartuko direla New Yorken Siriari buruz hitz egiteko.

Nazio Batuen Batzar Orokorrean mintzatzekoak dira biak, eta elkarrekin egoteko aprobetxatu nahi dute aukera hori. Bilera hori hain azkar egiteak badu arrazoi bat: AEBei ez zaie batere gustatzen Errusiak Sirian militarki esku hartzea.

Jada ez dago zalantzarik. Putin Bashar El Assadi laguntzen ari zaio militarki eta aholkulari militarrekin.

Assadi laguntza handitzeko asmoa du Moskuk, eta baita Siriaren zati bat kontrolpean duen Estatu Islamikoaren kontra lehergailuak jaurtitzeko asmoa ere. Putinek horretaz ohartaraziko nahi du Obama, gaizki ulerturik egon ez dadin.

Duela egun batzuk, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin ere batzartu zen Putin Moskun, hanka sartu eta  errusiarren eta israeldarren artean borrokarik egon ez dadin. Oraingoz, errusiarrek oso argi dute Siria Iparraldean esku hartuko dutela, Israelgo mugetatik ahalik eta urrunen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X