Ikastetxeek eta Metroak itxita jarraituko dute gaur Bruselan
Arrisku-egoera aztertu ostean, Bruselan ezarritako alerta-maila gorenari (4) eustea erabaki dute Belgikako agintariek. Herrialdearen gainerakoan, ordea, alertak 3. mailakoa izaten jarraituko du.
Gauzak horrela, gaur, astelehena, Brusela eskualdeko ikastetxeek, unibertsitateek eta Metroak itxita jarraituko dute, gaur bezala, Charles Michel Belgikako lehen ministroak iragarri duenez, Parisko atentatuen gisakoak Bruselan ere izateko arriskua handia baita.
"Parisen izandako atentatu antzekoen beldur gaude", azaldu du Michelek Segurtasunerako Batzorde Nazionalaren batzarraren amaieran eskainitako prentsaurrekoan, "litekeena da merkataritza-guneen, garraioen edo jendez gainezka dauden espazio publikoen aurkako erasoak izatea".
Lehen ministroak aitortu duenez, itxiera horrek enpresen "bizitza profesionala eta ekonomikoa zailduko du", baina "ulerkor izateko" eskatu du, Gobernuak duen "informazioan oinarrituta baitago erabakia". Astelehen honetan mehatxu-maila aztertuko dute berriro.
"Normaltasunera ahalik eta lasterren itzuli ahal izateko dena egiten ari gara", gaineratu du gobernuburuak.

Bruselako Metroa. Argazkia: EFE
Hori guztia dela eta, ahal dela, jende kontzentrazio handiak saihestea, agintarien informazio ofizialak jarraitzea eta "zurrumurruak zabaltzea" saihestea gomendatu die Gobernuak Brusela eta inguruetako bizilagunei.
Dendak, museoak, zinema-aretoak, kontzertu-aretoak, kirolguneak eta bestelako aisialdirako guneak itxita egon dira asteburuan Bruselan. Gainera, Bruselako Metroa ere itxita egon da.
Hirugarren kamikazea identifikatu dute
Joan den azaroaren 13an Saint Denis estadioaren aurka eraso egin zuen hirugarren kamikazea identifikatu du Frantziako Polizia Nazionalak, eta haren argazkia zabaldu du Twitterren bidez horren gaineko informazio biltzeko asmoz. Lagun horren inguruko informaziorik duenak 197 telefonora deitzeko eskatu du Poliziak.
Hainbat komunikabideren aburuz, lagun hori Grezian izan zen joan den urriaren 3an, Leros uhartean, hain zuzen ere, Parisko atentuetako beste terroristetako batekin. Bigarren lagun hori identifikatu gabe dago oraindik, baina horren argazkia joan den asteartean zabaldu zuen Poliziak.

Saint Denis estadioaren hirugarren kamikazea, Poliziak zabaldu duenez. Argazkia: EFE
Bi ustezko terroristen bila
Gutxienez, ustezko bi terroristen bila ari da Belgikako Polizia. Le Soir Belgikako egunkariak ikerketako iturriak aipatuz berri eman duenez, horietako batek Parisko atentatuetan erabilitakoen gisako lehergaiak eta armak izan ditzake.
Gainera, Belgikako Polizia Federalen indar bereziek lau lagun atxilotu zituzten larunbatean Bruselako Grand Sablon auzo historikoan, inguruetan ibilgailu susmagarria omen zena atzeman ondoren.
Lehergaiak dituzten hamar pertsona Belgikan erasoak egiteko asmotan dabiltza, hedabideen arabera
Antza, arma eta lehergai mordoa duten dozena bat lagun Bruselan eta Flandrian aldi berean erasoak egiteko asmotan dabiltza, La Libre Belgique egunkariak France Info irrati katea aipatuz argitaratu duenez.
Iturri horren arabera, Parisen azaroaren 13an izandako atentatuen antzerakoak prestatzen egon daitezkeen dozena bat lagun ikertzen ari da Belgikako Polizia. Aipaturiko pertsona horiek armak, lehergaiak eta bonbak omen dituzte esku artean.

Armadak eta Poliziak Bruselako kaleak hartu dituzte. Argazkia: EFE
24 orduz luzatu diote atxiloketa, jihadistei etxea alokatu zien gizonari
Aste honetako Saint-Deniseko polizia operazioaren ondotik, behin-behineko atxiloaldian dagoen Jawad Bendaoud gizonezkoari atxiloketa 24 orduz luzatzea erabaki dute, Frantziako hedabideek berri eman dutenez.
Haren atxiloaldia asteartera arte luza daiteke, eta hortik aurrera, magistratu baten erabakiz soilik luza daiteke atxiloaldia, baldin eta berehalako eraso terrorista baten arriskua badago.
Aste honetako Saint-Deniseko polizia operazioan, Bendaoudek kazetarien aurrean adierazi zuen ez zituela haren etxebizitzan bizi zirenak ezagutzen eta lagun bati mesede bat egiteko sartu zituela etxean.

Aste honetako Saint Deniseko polizia operazioa. Argazkia: EiTB
Belgikar bat atxilotuta, Parisko atentatuekin zerikusia duelakoan
Turkiako Poliziak Ahmed Dahmani herritar belgikarra hartu du atxilo, Parisko atentatuetan parte hartu zuelakoan, Hürriyet kazetak jakinarazi duenez.
Dahmanik 26 urte ditu eta jatorri marokoarrekoa da. Poliziaren arabera, Frantziatik Turkia hegoaldera, Antalyara bidaiatu zuen, ustez Siriara ihes egiteko asmoz, baina Manavgaten hartu dute atxilo beste bi lagunekin batera.
Antalyako aireportura iritsi eta berehala zelatatu du Poliziak ustezko ekintzailea. Handik ekialdera, Manavgatera. joan da atxilotua, eta bost izarreko hotel batean eman du gaua.
Siriako 23 eta 29 urteko bi bizilagunekin batera auto batean bidaiatzen ari zela atxilotu du Polizia belgikarrak Dahmani. Pasaporte faltsuak eta dirua zeramatzaten, ustez Siriara joateko. Epailearen aurrera eraman dituzte hiru atxilotuak eta badaezpadako espetxealdia agindu du honek.
Dahmani Estatu Islamikoaren ustezko kidea dela eta Parisen atentatuak egiteko lekuak aztertzen aritu zela argitaratu du Hürriyet egunkariak.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.